Pantaila-argazkiak

Gcompris menu nagusia
screenshot root

administration root

Azalpena: Aukeratu jarduera bat hura exekutatzeko.

Aurretiko betekizuna: Jardueretako batzuk jokora bideratuta daude, baino hezkuntza balioa dute.

Helburua: GCompris kalitate handiko hezkuntza-software multzo bat da, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jarduera asko dituena.

Eskuliburua: Hautatu ikono bat jarduera batera sartzeko edo kategoria batean dagoen jarduera-zerrenda bat azaltzeko.
Pantailaren behealdean GCompris-en aginte-barra dago. Kontuan izan barraren aingura ukituz hura ezkutatu edo erakutsi dezakezula.

Ondoko ikonoak azaltzen dira:
(kontuan izan ikono bakoitza uneko jardueran erabilgarri dagoenean soilik azaltzen dela)
  • Etxea - Irten jarduera batetik, itzuli menura (Ktrl+W edo «Ihes» tekla)
  • Geziak - Uneko maila azaltzea. Egin klik beste maila bat hautatzeko
  • Ezpainak: galdera errepikatzea
  • Galdera-ikurra - Laguntza
  • Birzamatu - Abiatu jarduera berriz hasieratik
  • Tresna - Konfiguratzeko menua
  • Hiru marra - Jarduera ezarpenaren menua
  • G - GCompris-i buruz
  • Irten - Irten GCompris-etik (Ktrl+Q)
Izarrek jarduera bakoitzerako adin-talde egokiak erakusten dituzte:
  • 1, 2 edo 3 izar hori - 2 urtetik 6ra bitartean
  • 1, 2 edo 3 izar gorri - 7 urte eta zaharragoak
Jarduera batean bi izar-ikono ezberdin daudenean, lehenengoak gutxieneko zailtasuna erakusten du, bigarrenak berriz gehienezko zailtasuna.

Teklatuko lasterbideak:
  • Ktrl+B: Erakutsi edo ezkutatu aginte-barra
  • Ktrl+F: Txandakatu pantaila-betea
  • Ktrl+S: Txandakatu jarduera ataleko barra
Aberastu zure hiztegia
icon lang.svg difficulty level 4
screenshot lang

reading vocabulary lang

siddhesh suthar & Timothée Giet

Azalpena: Hizkuntza ikasteko jarduera osoak.

Aurretiko betekizuna: Irakurketa.

Helburua: Aberastu zure hiztegia zure ama hizkuntzan edo atzerriko hizkuntza batean.

Eskuliburua: Berrikusi hitz multzo bat. Hitz bakoitza ahots batekin, testu batekin eta irudi batekin erakusten da.
Amaitu duzunean, ahotsetik eta iruditik testua ezagutzeko ariketa batzuk izango dituzu, ondoren, soilik ahotsetik, eta azkenik, testua tekleatzeko ariketa bat.

Konfigurazioan, ikasi nahi duzun hizkuntza hauta dezakezu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: zerrendako elementu bat hautatzea
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna «Ados» botoia ikusgai dagoenean
  • Tab: galdera errepikatu

Merituak: Images originally released by the Art4Apps project (https://web.archive.org/web/20120908214126/http://www.art4apps.org/) under CC BY-SA 3.0 license. Upscaled and smoothed derivative images.
Adierazi sendikoak
icon family_find_relative.svg difficulty level 2
screenshot family_find_relative

sciences history family_find_relative

Rudra Nil Basu & Timothée Giet

Azalpena: Egin klik adierazitako ahaidetza duen bikote bati.

Aurretiko betekizuna: Irakurtzea, sagua mugitzea eta klik egitea.

Helburua: Ikasi familiako senideen arteko erlazioak, mendebaldeko gizarte gehientsuenetan erabiltzen den sistema linealari jarraituz.

Eskuliburua: Familia zuhaitz bat erakusten da, agindu batzuk dituena.
Zirkuluak lerroen bidez lotuta daude harremanak markatzeko. Ezkondutako bikoteak eraztun batez markatuta daude.
Egin klik emandako harremana betetzen duen senideen bikotean.
Alfabetoaren hurrenkera
icon alphabet-sequence.svg difficulty level 2
screenshot alphabet-sequence

reading letters alphabet-sequence

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Mugitu helikopteroa, hodeiak alfabetoaren ordenari jarraituz hartzeko.

Aurretiko betekizuna: Letrak deskodetu ditzake.

Helburua: Alfabetoraren hurrenkera.

Eskuliburua: Harrapatu alfabetoko letrak. Teklatu batekin erabili gezi teklak helikopteroa mugitzeko. Gailu erakusle batekin klik edo tak egin behar duzu helburuko kokalekuan. Zein letra hartu behar duzun jakiteko, hura gogoratu edo beheko eskuin izkinan egiaztatu behar duzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: helikopteroa mugitzea
Argazki ehiztaria
icon photo_hunter.svg difficulty level 2
screenshot photo_hunter

fun photo_hunter

Stefan Toncu & Timothée Giet

Azalpena: Bi irudien arteko ezberdintasunak bilatu.

Helburua: Ikusizko pertzepzioa.

Eskuliburua: Begiratu bi irudiak kontu handiz. Badira hainbat ezberdintasun txiki. Ezberdintasun bat topatzen duzunean egin klik haren gainean.
Argi koloreen nahasketa
icon color_mix_light.svg difficulty level 4
screenshot color_mix_light

sciences experiment color color_mix_light

Stephane Mankowski & Timothée Giet

Azalpena: Ezagutu argi koloreen nahasketa.

Helburua: Nahastu oinarrizko koloreak emandako kolorearekin bat etortzeko.

Eskuliburua: Jarduera honek oinarrizko argi koloreak nahastea nola dabilen erakusten du (nahasketa gehigarria).

Argi-koloreak nahastea margo-koloreak nahastearen aurkakoa da. Zenbat eta argi gehiago gehitu, orduan eta argiagoa izango da emaitza. Argiaren oinarrizko koloreak, gorria, berdea eta urdina dira.

Kolorea aldatzeko, mugitu esku-argietako graduatzaileak edo egin klik + eta - botoiei. Ondoren egin klik «Ados» botoiari zure erantzuna baliozkotzeko.
Artzain-jokoa (Tux-en aurka)
icon tic_tac_toe.svg difficulty level 2
screenshot tic_tac_toe

strategy tic_tac_toe

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Jarri hiru marka lerro batean.

Helburua: Jarri hiru marka edozein lerro horizontal, bertikal edo diagonalean, jokoa irabazteko.

Eskuliburua: Jokatu ordenagailuaren aurka. Txandaka, klik egin markatu nahi duzun karratuan. 3 markako lerroa osatzen duen lehenengo jokalaria irabazle.
Artzain-jokoa (lagun batekin)
icon tic_tac_toe_2players.svg difficulty level 2
screenshot tic_tac_toe_2players

strategy tic_tac_toe_2players

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Jarri hiru marka lerro batean.

Helburua: Jarri hiru marka edozein lerro horizontal, bertikal edo diagonalean, jokoa irabazteko.

Eskuliburua: Jokatu lagun batekin. Txandaka, klik egin markatu nahi duzun karratuan. 3 markako lerroa sortzen duen lehenengo jokalaria irabazle.
Asmatu zenbaki bat
icon guessnumber.svg difficulty level 3
screenshot guessnumber

math numeration guessnumber

Thib ROMAIN & Timothée Giet

Azalpena: Lagundu Tux-i haitzulotik ateratzen, zenbaki ezkutua aurkituz.

Aurretiko betekizuna: Zenbakiak.

Eskuliburua: Aurkitu beharreko zenbakiaren barrutia ematen duten jarraibideak irakurri. Sartu zenbaki bat goiko eskuineko sarrera laukian. Zure zenbakia aurkitu behar dena baino handiagoa edo txikiagoa den esango zaizu. Saiatu behin eta berriz, erantzun zuzena asmatu arte. Tux eta pantailaren eskuin aldearen arteko distantziak irudikatzen du aurkitu beharreko zenbakitik zein urrun zauden. Tux pantailako erdigune bertikaletik gora edo behera baldin badago, horrek adierazten du zure zenbakia aurkitu behar denaren goitik edo behetik dagoela.

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: zenbaki bat sartzeko
  • Atzera-tekla: zenbaki bat ezabatzeko
Audio oroimen jokoa
icon memory-sound.svg difficulty level 2
screenshot memory-sound

discovery memory music memory-sound

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu soinu-bikoteak parekatzeko.

Helburua: Trebatu audioarekiko zure oroimena.

Eskuliburua: Karta bakoitzak soinu bat egiten du biratzen duzunean, eta karta bakoitzak biki bat du soinu berbera duena. Egin klik karta bati haren ezkutuko soinua entzuteko, eta saia zaitez bikiak parekatzen. Aldiko bi karta biratu ditzakezu, beraz, soinua non dagoen oroitu behar duzu bere bikiaren bila zabiltzan bitartean. Bikiak biratzen dituzunean, biak desagertuko dira.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Audio oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-sound-tux.svg difficulty level 2
screenshot memory-sound-tux

discovery memory music memory-sound-tux

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu soinu-bikoteak parekatzeko, Tux-en aurka jokatuz.

Helburua: Trebatu audioarekiko zure oroimena.

Eskuliburua: Karta bakoitzak soinu bat egiten du biratzen duzunean, eta karta bakoitzak biki bat du soinu berbera duena. Egin klik karta bati haren ezkutuko soinua entzuteko, eta saia zaitez bikiak parekatzen. Aldiko bi karta biratu ditzakezu, beraz, soinua non dagoen oroitu behar duzu bere bikiaren bila zabiltzan bitartean. Bikiak biratzen dituzunean, biak desagertuko dira.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Aurkitu eguna
icon find_the_day.svg difficulty level 6
screenshot find_the_day

math measures find_the_day

Amit Sagtani & Timothée Giet

Azalpena: Aurkitu data zuzena eta aukeratu ezazu egutegian.

Aurretiko betekizuna: Egutegiko oinarriak.

Helburua: Ikasi egunak zenbatzen eta aurkitu data bat egutegian.

Eskuliburua: Irakurri jarraibideak eta egin eskatutako kalkuluak data aurkitzeko. Ondoren hautatu data hori egutegian, eta baliozkotu zure erantzuna «Ados» botoiari klik eginez.

Maila batzuetan, egun jakin baten asteko eguna bilatu beharko duzu. Horrelakoetan, zerrendan, dagokion asteko egunean klik egin behar duzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: erantzunen artean nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: zure erantzuna balioztatzea
Aurkitu xehetasunak
icon details.svg difficulty level 1
screenshot details

discovery arts details

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Arrastatu eta jaregin formak dagozkien jomugetan.

Eskuliburua: Osatu buruhaustekoa alboko pieza bakoitza buruhaustekoan dagokion hutsunera arrastatuz.

Merituak: Irudiak Wikimedia Commons-ekoak dira.
  • "Chateau de Chenonceau 2008" by Ra-smit (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Chateau_de_Chenonceau_2008.jpg), CC BY-SA 3.0
  • "Egeskov Slot spejling" by Malene Thyssen (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Egeskov_Slot_spejling.jpg), CC BY-SA 3.0
  • "Eilean Donan castle - 95mm" by Guillaume Piolle (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Eilean_Donan_castle_-_95mm.jpg), CC BY 3.0
  • "DK Fanoe Windmill01" by Cnyborg (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:DK_Fanoe_Windmill01.JPG), CC BY-SA 3.0
  • "Pyramids at Gizah" by Ricardo Liberato (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Pyramids_at_Gizah.jpg), CC BY-SA 2.0
  • "Louvre 2007 02 24 c" by Benh LIEU SONG (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Louvre_2007_02_24_c.jpg), CC BY-SA 3.0
  • "Nagoya Castle(Edit2)" by Base64 (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Nagoya_Castle(Edit2).jpg), CC BY-SA 3.0
  • "NotreDameDeParis" by Sanchezn (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:NotreDameDeParis.jpg), CC BY-SA 3.0
  • "Castle Neuschwanstein" by Softeis (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Castle_Neuschwanstein.jpg), CC BY-SA 3.0
  • "Sydney Opera House - Dec_2008" by David Iliff (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Sydney_Opera_House_-_Dec_2008.jpg), CC BY-SA 3.0
  • "Taj Mahal in March 2004" by Dhirad (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Taj_Mahal_in_March_2004.jpg), CC BY-SA 3.0
  • "Tour Eiffel Wikimedia Commons" by Benh LIEU SONG (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Tour_Eiffel_Wikimedia_Commons.jpg), CC BY-SA 3.0
  • "Tower Bridge London Feb 2006" by David Iliff (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Tower_Bridge_London_Feb_2006.jpg), CC BY-SA 4.0
Aurkitu zure ezkerreko eta eskuineko eskuak
icon leftright.svg difficulty level 2
screenshot leftright

puzzle leftright

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Erabaki esku bat eskuineko edo ezkerreko eskua den.

Helburua: Ikuspegi ezberdinetatik eskuma edo ezkerreko eskuak ezberdindu. Ikusmen espaziala.

Eskuliburua: Esku bat ikus dezakezu: ezker esku bat edo eskuin esku bat ote da? Egin klik ezkerreko botoian, edo eskuineko botoian azaltzen den eskuaren arabera.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker-gezia: ezker eskua erantzuna
  • Eskuin-gezia: eskuin eskua erantzuna
Banatu gozoki aleak
icon share.svg difficulty level 2
screenshot share

math arithmetic share

Stefan Toncu & Timothée Giet

Azalpena: Saiatu gozoki aleak adierazitako haur kopuruaren artean banatzen.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzen jakitea.

Helburua: Ikasi zenbakien zatiketa.

Eskuliburua: Jarraitu pantailako jarraibideak: lehenik eta behin, arrastatu adierazitako neska/mutil kopurua erdigunera, ondoren, arrastatu goxoki aleak haur bakoitzaren laukizuzenera.
Hondar bat badago, gozokien ontzian ipini behar da.
Barra jokoa (Tuxen aurka)
icon bargame.svg difficulty level 2
screenshot bargame

strategy bargame

Utkarsh Tiwari & Timothée Giet

Azalpena: Hautatu zuloetan ipini nahi duzun bola kopurua, eta ondoren egin klik Ados botoiari. Irabazlea zulo gorrian pilotarik ipini ez duena da.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzeko gaitasuna.

Helburua: Ez ipini bola azkeneko zuloan.

Eskuliburua: Egin klik bolaren ikonoan bola kopuru bat hautatzeko, ondoren egin klik «Ados» botoiari bolak zuloetan ipintzeko. Irabazi duzu ordenagailua azken bola jartzera behartzen baduzu. Tux hastea nahi baduzu, egin klik bere gainean.
Barra jokoa (lagun baten aurka)
icon bargame_2players.svg difficulty level 2
screenshot bargame_2players

strategy bargame_2players

Utkarsh Tiwari & Timothée Giet

Azalpena: Hautatu zuloetan ipini nahi duzun bola kopurua, eta ondoren egin klik Ados botoiari. Irabazlea zulo gorrian pilotarik ipini ez duena da.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzeko gaitasuna.

Helburua: Ez ipini bola azkeneko zuloan.

Eskuliburua: Egin klik bolaren ikonoan bola kopuru bat hautatzeko, ondoren egin klik «Ados» botoiari bolak zuloetan ipintzeko. Irabaziko duzu zure lagunak azken bola ipini behar duenean.
Baserriko animaliak aztertu
icon explore_farm_animals.svg difficulty level 2
screenshot explore_farm_animals

sciences experiment explore_farm_animals

Djalil Mesli & Timothée Giet

Azalpena: Ezagutu baserriko animaliak, zer soinu egiten dituzten, eta ezaugarri interesgarriak.

Helburua: Ikasi animalien soinuak animalien izenekin eta animalien itxurarekin lotzen.

Eskuliburua: Hiru maila daude joko honetan.

Lehenengo mailan, jokalariek animalia bakoitza pantailan esploratu dezakete. Egin klik animalia bati eta ikasi berari buruzkoak, bere izena zein den, zein soinu egiten duen, eta zein itxura duen. Informazio hau ondo ikasi, 2. eta 3. mailan proba egingo zaizulako.

Bigarren mailan, ausaz, animalia baten soinua joko da eta zuk zein animaliarena den aurkitu behar duzu. Egin klik dagokion animaliari. Animaliaren soinua berriz aditzeko, egin klik jotzeko botoian.

Hirugarren mailan, ausaz, testu bat azalduko da eta harekin bat datorren animaliari klik egin behar diozu.
Batuketa eta kenketa oroimen jokoa
icon memory-math-add-minus.svg difficulty level 4
screenshot memory-math-add-minus

math memory arithmetic memory-math-add-minus

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu batuketa bat edo kenketa bat haren emaitzarekin parekatzeko.

Aurretiko betekizuna: Batuketak eta kenketak.

Helburua: Trebatu batuketak eta kenketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak eragiketa bat (batuketa bat edo kenketa bat) edo emaitza bat ezkutatzen du. Eragiketak haien emaitzekin elkartu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Batuketa eta kenketa oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-math-mult-div-tux.svg difficulty level 6
screenshot memory-math-mult-div-tux

math memory arithmetic memory-math-mult-div-tux

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu biderketa bat edo zatiketa bat haren emaitzarekin parekatzeko, Tux-en aurka jokatuz.

Aurretiko betekizuna: Biderketak, zatiketak.

Helburua: Trebatu biderketak eta zatiketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak eragiketa bat (biderketa bat edo zatiketa bat) edo emaitza bat ezkutatzen du. Eragiketak haien emaitzekin parekatu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Batuketa oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-math-add-tux.svg difficulty level 3
screenshot memory-math-add-tux

math memory arithmetic memory-math-add-tux

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu batuketa bat haren emaitzarekin parekatzeko, Tux-en aurka jokatuz.

Aurretiko betekizuna: Batuketak.

Helburua: Trebatu batuketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak batuketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Batuketak haien emaitzekin elkartu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Batuketak zenbaki hamartarrekin
icon learn_decimals_additions.svg difficulty level 5
screenshot learn_decimals_additions

math arithmetic learn_decimals_additions

Mariam Fahmy & Timothée Giet

Azalpena: Ikasi zenbaki hamartarrekin batuketak egiten.

Helburua: Ikasi zenbaki hamartarrekin batuketak egiten, emaitza adierazteko behar diren karratuak zenbatuz.

Eskuliburua: Bi zenbaki hamartarren batuketa bat erakusten da. Arrastatu gezia barraren zati bat hautatzeko, eta arrastatu barran hautatutako zatia eremu hutsera. Errepikatu urrats horiek jaregindako barra kopurua batuketaren emaitza izan arte, eta egin klik «Ados» botoian erantzuna baliozkotzeko.

Emaitza zuena bada, tekleatu dagokion emaitza, eta egin klik «Ados» botoiari zure emaitza baliozkotzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
  • Zenbakiak: tekleatu emaitza
Batzeko oroimen jokoa
icon memory-math-add.svg difficulty level 3
screenshot memory-math-add

math memory arithmetic memory-math-add

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu bat datozen bikotekideak aurkitzeko

Aurretiko betekizuna: Batuketak.

Helburua: Trebatu batuketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak batuketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Batuketak haien emaitzekin elkartu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Biderketa eta zatiketa oroimen jokoa
icon memory-math-mult-div.svg difficulty level 6
screenshot memory-math-mult-div

math memory arithmetic memory-math-mult-div

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu biderketa bat edo zatiketa bat haren emaitzarekin parekatzeko.

Aurretiko betekizuna: Biderketak, zatiketak.

Helburua: Trebatu biderketak eta zatiketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak eragiketa bat (biderketa bat edo zatiketa bat) edo emaitza bat ezkutatzen du. Eragiketak haien emaitzekin parekatu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Biderketa oroimen jokoa
icon memory-math-mult.svg difficulty level 5
screenshot memory-math-mult

math memory arithmetic memory-math-mult

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu biderketa bat haren emaitzarekin parekatzeko.

Aurretiko betekizuna: Biderketak.

Helburua: Trebatu biderketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak biderketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Biderketa haren emaitzarekin parekatu behar duzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Biderketa oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-math-mult-tux.svg difficulty level 5
screenshot memory-math-mult-tux

math memory arithmetic memory-math-mult-tux

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu biderketa bat haren emaitzarekin parekatzeko, Tux-en aurka jokatuz.

Aurretiko betekizuna: Biderketak.

Helburua: Trebatu biderketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak biderketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Biderketa haren emaitzarekin parekatu behar duzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Bloke irristakorreko buru-hausteko jokoa
icon traffic.svg difficulty level 2
screenshot traffic

discovery logic traffic

Holger Kaelberer & Timothée Giet

Azalpena: Atera auto gorria aparkalekutik eskuineko atea erabiliz.

Eskuliburua: Autoak horizontalki edo bertikalki baino ezin dira mugitu. Lekua utzi behar duzu auto gorria eskuinaldeko atetik atera dadin.

Merituak:
  • "Car Start Engine" by henrique85n, (https://freesound.org/people/henrique85n/sounds/160442/), CC BY 3.0, extract
Bonbilla bitarrak
icon binary_bulb.svg difficulty level 3
screenshot binary_bulb

sciences experiment binary_bulb

Rajat Asthana & Timothée Giet

Azalpena: Jarduera honek zenbaki hamartarren sistematik zenbaki bitarren sistemara bihurtzen ikasten lagunduko dizu.

Aurretiko betekizuna: Zenbakien hamartarren sistema

Helburua: Zenbaki bitarren sistemarekin ohitzeko.

Eskuliburua: Emandako zenbaki hamartarra bitarrean adierazteko beharrezkoak diren bonbillak piztu. Lortu duzunean, sakatu Ados.
Bota baloia Tux-i
icon ballcatch.svg difficulty level 1
screenshot ballcatch

computer keyboard ballcatch

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: Sakatu ezker eta eskuin geziak aldi berean baloia zuzen joan dadin.

Eskuliburua: Sakatu ezker eta eskuin gezi-teklak aldi berean, baloia zuzen joan dadin. Ukimen-pantaila batean bi eskuak batera ukitu behar dituzu.
Braille jolas-jarduera
icon braille_fun.svg difficulty level 6
screenshot braille_fun

reading braille letters braille_fun

Arkit Vora & Timothée Giet

Azalpena: Trebatu braille letrekin.

Aurretiko betekizuna: Braille alfabetokoa.

Eskuliburua: Sortu pankartako letrei dagozkien braille-gelaxkak. Laguntza pixka bat behar duzunean, ikuskatu braille-diagrama, braille-gelaxkaren ikono urdinean klik eginez.

Teklatu bidezko agintea:
  • Zuriunea: braille-diagrama irekitzea edo ixtea
Buru-hausgarria muntatu
icon paintings.svg difficulty level 1
screenshot paintings

discovery arts puzzle paintings

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Piezak arrastatu eta jaregin jatorrizko irudia berreraikitzeko.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilera: mugimendua, arrastatzea eta jaregitea.

Helburua: Espazio-irudikapena.

Eskuliburua: Arrastatu eta jaregin piezak dagozkien lekuetara pintura berreraikitzeko.
Chronos
icon chronos.svg difficulty level 1
screenshot chronos

sciences history chronos

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Arrastatu eta jaregin elementuak ipuina antolatzeko.

Aurretiko betekizuna: Kontatu ipuin labur bat.

Helburua: Ordenatu irudiak ipuinak dioenaren arabera.

Eskuliburua: Artu alboko argazkiak eta puntuetan ipini ordena egokian. Ondoren, egin klik «Ados» botoiari zure erantzuna balioztatzeko.

Merituak: Ilargiaren argazkia NASA-rena da. Espazioko soinuak Tuxpaint eta Vegastrike-etik datoz eta GPL lizentziapean argitaratu dira. Garraiatze irudiak Frank Doucet-enak dira. Garraiatze datak hemen topatzen direnetan oinarrituta daude <http://www.wikipedia.org>.
Digituak ikastea
icon learn_digits.svg difficulty level 1
screenshot learn_digits

math numeration learn_digits

Timothée Giet

Azalpena: Ikasi 0tik 9ra arteko digituak.

Helburua: Ikasi digituak dagokien balioa zenbatuz.

Eskuliburua: Digitu bat azaltzen da pantailan. Bete horri dagokion zirkulu kopurua eta baliozkotu zure erantzuna.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: zirkulu bat hautatzea edo desautatzea
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
  • Tab: esan digitua beste behin
Dirua
icon money.svg difficulty level 2
screenshot money

math money measures money

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Trebatu dirua erabiltzen.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzen daki.

Helburua: Salgai ezberdinak erosi behar dituzu eta salneurri zehatza eman behar duzu. Maila altuagoetan, hainbat salgai azaltzen dira, eta, aurrena, salneurri osoa kalkulatu behar duzu.

Eskuliburua: Egin klik edo tak pantailaren behealdeko txanponetan edo billeteetan, ordaintzeko. Txanpon bat edo billete bat kendu nahi baduzu, egiozu klik edo tak pantailaren goiko azaleran.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker eta Eskuin geziak: azalera baten barruan nabigatzeko
  • Zuriunea edo Sartu: elementu bat hautatzea
  • Tab: nabigatu beheko eta goiko azalera artean
Dirua zentimoak barne
icon money_cents.svg difficulty level 5
screenshot money_cents

math money measures money_cents

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Trebatu dirua erabiltzen, zentimoak barne.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzen daki.

Helburua: Salgai ezberdinak erosi behar dituzu eta salneurri zehatza eman behar duzu. Maila altuagoetan, hainbat salgai azaltzen dira, eta, aurrena, salneurri osoa kalkulatu behar duzu.

Eskuliburua: Egin klik pantailaren behealdeko txanponetan edo billeteetan, ordaintzeko. Txanpon bat edo billete bat kendu nahi baduzu, egiozu klik pantailaren goiko azaleran.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker eta Eskuin geziak: azalera baten barruan nabigatzeko
  • Zuriunea edo Sartu: elementu bat hautatzea
  • Tab: nabigatu beheko eta goiko azalera artean
Doinua
icon melody.svg difficulty level 2
screenshot melody

discovery memory music melody

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Atzera-jo soinu-sekuentzia bat.

Aurretiko betekizuna: Sagua mugitu eta klik egin.

Helburua: Entzumena trebatzeko jarduera.

Eskuliburua: Entzun jotzen den soinu-sekuentzia eta errepika ezazu xilofonoaren xafletan klik eginez. Soinu-sekuentzia berriz entzun dezakezu errepikatzeko botoia sakatuta.
Egin klik edo tak
icon erase_clic.svg difficulty level 1
screenshot erase_clic

computer mouse erase_clic

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Egin klik edo tak azalera ezabatzeko eta eta atzeko irudia estalgabetzeko.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilpena.

Helburua: Mugimenduen koordinazio.

Eskuliburua: Egin klik edo ukitu blokeetan haiek desagerrarazteko.
Egin klik eta marraztu
icon clickanddraw.svg difficulty level 1
screenshot clickanddraw

computer mouse clickanddraw

Emmanuel Charruau & Timothée Giet

Azalpena: Irudia marraztu hautatutako puntuetan klik eginez.

Aurretiko betekizuna: Sagua mugitu eta puntuetan zehaztasunez klik egin dezake.

Eskuliburua: Marraztu ezazu irudia sekuentziako puntu bakoitzean klik eginez. Puntu bat aukeratzen den bakoitzean hurrengo puntu urdina agertzen da.
Egin klik letra larri batean
icon click_on_letter_up.svg difficulty level 2
screenshot click_on_letter_up

reading letters click_on_letter_up

Holger Kaelberer & Timothée Giet

Azalpena: Letra bat entzun eta klik egiozu.

Aurretiko betekizuna: Ikusizko letra-ezagutza.

Helburua: Letra-izenen ezagutza.

Eskuliburua: Letra bat esaten da. Klik egin eremu nagusiko letra berdinari. Berriz ere entzun dezakezu letra aho-ikonoari klik eginez.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: elementu bat hautatzea
  • Tab: galdera errepikatzea
Egin klik letra xehe bati
icon click_on_letter.svg difficulty level 2
screenshot click_on_letter

reading letters click_on_letter

Holger Kaelberer & Timothée Giet

Azalpena: Letra bat entzun eta klik egiozu.

Aurretiko betekizuna: Ikusizko letra-ezagutza.

Helburua: Letra-izenen ezagutza.

Eskuliburua: Letra bat esaten da. Klik egin eremu nagusiko letra berdinari. Berriz ere entzun dezakezu letra aho-ikonoari klik eginez.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: elementu bat hautatzea
  • Tab: galdera errepikatzea
Egin klik nigan
icon clickgame.svg difficulty level 1
screenshot clickgame

computer mouse clickgame

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Harrapatu igerian dabiltzan arrain guztiak arrain-ontzitik atera aurretik.

Aurretiko betekizuna: Sagua mugitu eta leku egokian klik egiten daki.

Helburua: Mugimenduen koordinazioa: eskua zehaztasunez mugitzea.

Eskuliburua: Harrapatu mugitzen diren arrain guztiak haiei klik eginez edo atzamarrarekin ukituz.
Egutegia
icon calendar.svg difficulty level 4
screenshot calendar

math measures calendar

Amit Sagtani & Timothée Giet

Azalpena: Irakurri jarraibideak eta aukeratu data zuzena egutegian.

Aurretiko betekizuna: Aste, hilabete eta egun kontzeptuak.

Helburua: Ikasi egutegi bat erabiltzen.

Eskuliburua: Irakurri jarraibideak eta aukeratu egutegian data egokia, ondoren baliozkotu zure erantzuna «Ados» botoiari klik eginez.

Maila batzuetan, egun jakin baten asteko eguna bilatu beharko duzu. Horrelakoetan, zerrendan, dagokion asteko egunean klik egin behar duzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: erantzunen artean nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: zure erantzuna balioztatzea
Eguzki-sistema
icon solar_system.svg difficulty level 5
screenshot solar_system

sciences experiment solar_system

Aman Kumar Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Erantzun galderei % 100eko zuzentasunarekin.

Helburua: Ikasi eguzki-sistemari buruzko informazioa. Astronomiaz gehiago ikasi nahi baduzu, saia zaitez KStars (https://edu.kde.org/kstars/) edo Stellarium (https://stellarium.org/) zama-jaisten, biak dira astronomiako software askeak.

Eskuliburua: Egin klik planeta batean edo Eguzkian, eta erantzun galderei. Galdera bakoitzak 4 aukera ditu. Horietako bat % 100ean zuzena da. Saiatu galderak erantzuten zuzentasun neurgailuan % 100 lortu arte.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatzea
  • Ihes: aurreko pantailara itzultzea
  • Tab: argibidea ikustea (argibide-ikonoa ikusgai dagoenean soilik)
Elektrizitate analogikoa
icon analog_electricity.svg difficulty level 6
screenshot analog_electricity

sciences experiment analog_electricity

Aiswarya Kaitheri Kandoth & Timothée Giet

Azalpena: Sortu eta simulatu eskema elektriko analogiko bat.

Aurretiko betekizuna: Elektrizitate kontzeptuen oinarrizko ulermena eskatzen du.

Helburua: Sortu eskema elektriko analogiko bat denbora errealeko simulazio bat erabiliz.

Eskuliburua: Arrastatu osagai elektrikoak hautatzailetik eta jaregin laneko eremuan. Laneko eremuko osagaiak arrastatuz mugitu ditzakezu. Osagai bat edo kable bat ezabatzeko, hautatu ezabatzeko tresna osagaiak hautatzeko goiko aldean eta hautatu osagaia edo kablea. Osagaian klik egin dezakezu, eta ondoren biratzeko botoietan hura biratzeko, edo informazio-botoian, horri buruzko informazioa lortzeko. Etengailuan klik egin dezakezu hura irekitzeko eta ixteko. Era berean, erreostatoaren balioa alda dezakezu haren graduatzailea arrastatuz. Bi terminal konektatzeko, egin klik lehenengo terminalean, ondoren bigarrenean. Terminal bat desautatzeko, egin klik azalera huts batean. Hautsitako bonbila bat edo LED bat konpontzeko, egiozu klik zirkuitutik deskonektatu ondoren. Simulazioa denbora errealean eguneratzen da erabiltzailearen ekintza guztiekin.

Merituak: Simulazio elektrikorako motorra edX-koa da:<https://github.com/edx/edx-platform/blob/master/common/lib/xmodule/xmodule/js/src/capa/schematic.js>.
Elektrizitate digitala
icon digital_electricity.svg difficulty level 6
screenshot digital_electricity

sciences experiment digital_electricity

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Sortu eta simulatu eskema elektriko digital bat.

Aurretiko betekizuna: Elektronika digitalaren kontzeptuen oinarrizko ulermena eskatzen du.

Helburua: Sortu eskema elektriko digital bat denbora errealeko bere simulazioarekin.

Eskuliburua: Arrastatu osagai elektrikoak alboko barratik eta jaregin itzazu laneko eremuan.
  • Bi terminal kable batekin konektatzeko, egin klik lehenengo terminal batean, ondoren bigarren terminal batean.
  • Simulazioa denbora errealean eguneratzen da, erabiltzailearen edozein ekintzarekin.
  • Laneko eremuan, osagaiak, arrastatuz mugitu ditzakezu.
  • Alboko-barran, tresna-ikonoan klik egin dezakezu tresna-menua atzitzeko.
  • Osagai bat edo kable bat ezabatzeko, hautatu ezabatzeko tresna (gurutze ikonoa) tresna-menutik, eta egin klik ezabatu nahi duzun osagaiari edo kableari.
  • Terminal bat edo ezabatzeko tresna desautatzeko, egin klik hutsik dagoen leku batean.
  • Hautatutako osagaia bira dezakezu, tresna-menuko biratzeko botoiak (gezi zirkularren ikonoak) erabiliz.
  • Hautatutako osagaiari buruzko informazioa irakur dezakezu, tresna-menuko informazio botoia (i ikonoa) erabiliz.
  • Laneko eremuaren zooma gerturatu edo urrundu dezakezu + eta - teklak erabiliz, trena-barrako zoom-botoiak erabiliz, edo ukimen-pantailetan atximur-keinua eginez.
  • Mugitu lan-eremua hutsik dagoen azalera batean klik egin eta arrastatuz.
  • Etengailu osagai batean klik egin dezakezu hura ireki eta ixteko.
Elementuak elkartzea
icon babymatch.svg difficulty level 1
screenshot babymatch

reading vocabulary babymatch

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Arrastatu eta jaregin elementuak haiek parekatzeko.

Aurretiko betekizuna: Erreferentzia kulturalak.

Helburua: Mugimenduen koordinazioa. Kontzeptuak parekatzea.

Eskuliburua: Taula nagusiaren azaleran objektu multzo bat azaltzen da. Alboko panelean beste objektu multzo bat agertzen da. Alboko paneleko objektu bakoitza, logikaz, taula nagusiko objektu bati dagokio. Arrastatu alboko paneleko objektu bakoitza azalera nagusiko leku egokira.
Elkarketa logikoak
icon algorithm.svg difficulty level 2
screenshot algorithm

discovery logic algorithm

Bharath M S & Timothée Giet

Azalpena: Osatu frutaren antolamendua.

Helburua: Logika trebatzeko jarduera.

Eskuliburua: Begiratu bi jarraierei. Lehenengo jarraierako fruta bakoitza, bigarren jarraieran beste fruta batekin ordezkatu da. Osatu bigarren jarraiera dagokion fruta erabiliz, eredu honi erreparatu ondoren.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: elementu bat hautatzea
Emaiozu Tux-i atzerakoa, zentimoak barne
icon money_back_cents.svg difficulty level 5
screenshot money_back_cents

math money measures money_back_cents

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Trebatu dirua erabiltzen Tux-i atzerakoa emanez.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzen daki.

Helburua: Tux-ek hainbat salgai erosi dizkizu eta bere dirua erakusten dizu. Atzerakoa itzuli behar diozu. Maila altuagoetan, hainbat salgai azaltzen dira, eta, aurrena, salneurri osoa kalkulatu behar duzu.

Eskuliburua: Egin klik pantailaren behealdeko txanponetan edo billeteetan, ordaintzeko. Txanpon bat edo billete bat kendu nahi baduzu, egiozu klik pantailaren goiko azaleran.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker eta Eskuin geziak: azalera baten barruan nabigatzeko
  • Zuriunea edo Sartu: elementu bat hautatzea
  • Tab: nabigatu beheko eta goiko azalera artean
Emandako irudia birsortu
icon redraw.svg difficulty level 3
screenshot redraw

puzzle redraw

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Ondo marraztu emandako irudia sareta hutsean.

Eskuliburua: Lehenik eta behin, hautatu kolore egokia tresna barran. Egin klik sareta gainean eta arrastatu margotzeko, azkenik askatu botoia margotzea gelditzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: kolore bat hautatzea
  • Geziak: saretan nabigatzeko
  • Zuriunea edo Sartu: margotzea
Energia berriztagarria
icon renewable_energy.svg difficulty level 4
screenshot renewable_energy

sciences experiment renewable_energy

Sagar Chand Agarwal & Timothée Giet

Azalpena: Tux arrantza egitetik itzuli da bere ontzian. Aktiba ezazu sistema elektrikoa etxean argindarra izan dezan.

Helburua: Ikasi energia berriztagarrietan oinarritutako elektrizitate-sistemei buruz.

Eskuliburua: Egin klik elementu aktibo ezberdinen gainean: eguzkia, hodeia, presa, eguzki-plakak, haize-sorgailuak eta transformadoreak, sistema elektriko osoa berrabiarazteko. Sistema berraktibatu denean eta Tux etxean dagoenean, sakatu argiaren botoia bere ordez. Irabazteko, kontsumitzaile guztiak piztu behar dituzu ekoizle guztiak martxan daudelarik.
Eragiketa guztien oroimen jokoa
icon memory-math-add-minus-mult-div.svg difficulty level 6
screenshot memory-math-add-minus-mult-div

math memory arithmetic memory-math-add-minus-mult-div

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu eragiketa bat haren emaitzarekin parekatzeko.

Aurretiko betekizuna: Batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak.

Helburua: Trebatu batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak eragiketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Eragiketak haien emaitzekin elkartu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Eragiketa guztien oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-math-add-minus-mult-div-tux.svg difficulty level 6
screenshot memory-math-add-minus-mult-div-tux

math memory arithmetic memory-math-add-minus-mult-div-tux

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu, eragiketa bat haren emaitzarekin parekatzeko, Tux-en aurka jokatuz.

Aurretiko betekizuna: Batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak.

Helburua: Trebatu batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak eragiketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Eragiketak haien emaitzekin elkartu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Eraiki eredu bera
icon crane.svg difficulty level 2
screenshot crane

puzzle crane

Stefan Toncu & Timothée Giet

Azalpena: Gidatu garabia eta kopiatu eredua.

Aurretiko betekizuna: Saguaren/teklatuaren erabilera.

Helburua: Mugimenduen koordinazioa trebatzea.

Eskuliburua: Mugitu egitura urdineko elementuak, eredu-egituran duten kokapenarekin bat etor daitezen. Elementu bat hautatzeko, egin klik haren gainean. Garabiaren ondoan, hautatuta dagoen elementua mugitzeko erabil ditzakezun lau gezi aurkituko dituzu. Kolpe arin bat gora/behera/eskerrera/eskuinera erabil dezakezu hautatutako elementua mugitzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: hautatutako elementua mugitzea
  • Zuriunea edo Sartu edo Tab: hurrengo elementua hautatzea
Erlojua ezagutzea
icon clockgame.svg difficulty level 2
screenshot clockgame

math measures clockgame

Stephane Mankowski & Timothée Giet

Azalpena: Ikasi erloju analogiko bateko orduak esaten.

Aurretiko betekizuna: Orduen kontzeptua.

Helburua: Denbora-unitateak ikastea (orduak, minutuak eta segundoak). Ezarri ordua erloju analogiko batean.

Eskuliburua: Ezarri erlojua adierazitako orduan. Arrastatu orratzak haien unitateak kontrolatzeko. Orratz motzenak ordua adierazten du, luzeagoak minutuak eta luzeenak segundoak adierazten ditu.
Erortzen diren hitzak
icon wordsgame.svg difficulty level 2
screenshot wordsgame

computer keyboard reading words wordsgame

Holger Kaelberer & Timothée Giet

Azalpena: Tekleatu erortzen diren hitzak lurrera heldu aurretik.

Aurretiko betekizuna: Teklatuaren erabilera.

Helburua: Teklatuarekin trebatzea.

Eskuliburua: Tekleatu hitz osoa erortzen ari den bitartean, lurra ukitu aurretik.
Errota-jokoa (Tux-en aurka)
icon nine_men_morris.svg difficulty level 2
screenshot nine_men_morris

strategy nine_men_morris

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena:

Helburua: Eratu errotak (3 piezako lerroak) Tux-en piezak kentzeko, Tux-ek bi pieza bakarrik izan arte, edo legezko mugimendurik gabe geratu arte.

Eskuliburua: Jokatu ordenagailuarekin. Aurrena, txandaka, kokatu bederatzi pieza, eta ondoren, txandaka aritu piezak mugitzeko.
Errota-jokoa (lagun batekin)
icon nine_men_morris_2players.svg difficulty level 2
screenshot nine_men_morris_2players

strategy nine_men_morris_2players

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena:

Helburua: Eratu errotak (3 piezako lerroak) aurkariaren piezak kentzeko, aurkariak bi pieza bakarrik izan arte, edo legezko mugimendurik gabe geratu arte.

Eskuliburua: Jokatu lagun batekin. Aurrena, txandaka, kokatu bederatzi pieza, ondoren, txandaka aritu zuen piezak mugitzeko.
Ezagutu braille sistema
icon braille_alphabets.svg difficulty level 5
screenshot braille_alphabets

reading letters braille braille_alphabets

Arkit Vora & Timothée Giet

Azalpena: Ikasi eta memorizatu braille sistema.

Helburua: Haurrek braille sistema ezagutzeko balio du.

Eskuliburua: Pantailak 3 atal ditu: braille-gelaxka interaktibo bat, bikoiztu behar duzun karakterea adierazten dizun jarraibide bat, eta goialdean braille-karaktereak, erreferentzia gisa erabiltzeko. Maila bakoitzak 10 karaktereko multzo bat irakasten du. Eskatzen den karakterea bikoiztu ezazu braille-gelaxka elkarreragilean.

Braille-diagrama ireki dezakezu braille-gelaxkaren ikono urdinean klik eginez.

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: 1etik 6ra dagozkien puntuak hautatzeko/desautatzeko
  • Zuriunea: braille-diagrama irekitzea edo ixtea
Falta duen letra
icon missing-letter.svg difficulty level 2
screenshot missing-letter

reading words missing-letter

Amit Tomar & Timothée Giet

Azalpena: Aurkitu hitza osatzeko falta den letra.

Aurretiko betekizuna: Hitzak irakurtzea.

Helburua: Irakurmena trebatzea.

Eskuliburua: Irudi bat agertzen da azalera nagusian, eta osatu gabeko hitz bat idatzitadago haren azpian. Egin klik falta diren letretan hitza osatzeko, edo tekleatu letra zure teklatuan.

Teklatu bidezko agintea:
  • Tab: galdera errepikatu
Familia
icon family.svg difficulty level 2
screenshot family

sciences history family

Rajdeep Kaur & Timothée Giet

Azalpena: Senide honi deitzeko erabili behar duzun izena hautatu.

Aurretiko betekizuna: Irakurtzeko gaitasuna.

Helburua: Ikasi familiako senideen arteko erlazioak, mendebaldeko gizarte gehientsuenetan erabiltzen den sistema linealari jarraituz.

Eskuliburua: Familia zuhaitz bat erakusten da.
Zirkuluak lerroen bidez lotuta daude harremanak markatzeko. Ezkondutako bikoteak eraztun batekin markatuta daude.
Zu zirkulu zuriko pertsona zara. Hautatu zirkulu laranjan dagoen pertsonari nola deitu behar diozun.
Futbol jokoa
icon football.svg difficulty level 1
screenshot football

fun football

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Ostikada eman baloiari gola lortzeko.

Helburua: Ostikada eman baloiari atezainaren atzetik eskuinerantz iristeko.

Eskuliburua: Arrastatu marra bat baloitik haren abiadura eta norabidea ezartzeko, eta askatu, baloiari ostikoa emateko.
Gehiketa eta kenketa oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-math-add-minus-tux.svg difficulty level 4
screenshot memory-math-add-minus-tux

math memory arithmetic memory-math-add-minus-tux

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu gehiketa bat edo kenketa bat haren emaitzarekin parekatzeko, Tux-en aurka jokatuz.

Aurretiko betekizuna: Batuketak eta kenketak.

Helburua: Trebatu batuketak eta kenketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak eragiketa bat (batuketa bat edo kenketa bat) edo emaitza bat ezkutatzen du. Eragiketak haien emaitzekin elkartu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Grabitatea
icon gravity.svg difficulty level 3
screenshot gravity

sciences experiment gravity

Timothée Giet

Azalpena: Grabitatearen kontzepturako sarrera.

Helburua: Mugitu espazio-ontzia planetekin talkak ekiditeko eta iritsi espazioko geltokira.

Eskuliburua: Mugitu espazio-ontzia ezker eta eskuin teklak erabiliz, edo pantailako botoiekin gailu eramangarrietan. Saia zaitez pantaila erdialdean egoten eta aurrea hartu grabitate indarra irudikatzen duen geziaren noranzkoa eta neurriari begiratuz.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker eta eskuin gezi-teklak: espazio-ontzia mugitzeko
Grafikoa koloreztatu
icon graph-coloring.svg difficulty level 1
screenshot graph-coloring

discovery logic graph-coloring

Akshat Tandon & Timothée Giet

Azalpena: Koloreztatu grafikoa alboz alboko bi korapilunek kolore bera izan ez dezaten.

Aurretiko betekizuna: Koloreak/formak, kokapenen zentzua bereizteko gaitasuna.

Helburua: Ikasi kolore/forma ezberdinak desberdintzen, baita kokapen erlatiboei buruz ere.

Eskuliburua: Ipini koloreak/formak grafikoan alboz alboko bi korapilunetan kolore bera egon ez dadin. Hautatu korapilune bat, eta ondoren korapilune horretan jarri nahi duzun zerrendako elementu bat.

Teklatu bidezko agintea:
  • Eskuin- eta Ezker-geziak: nabigatzeko
  • Zuriunea: elementu bat hautatzea
Gzenbose: Berdintasuna
icon gnumch-equality.svg difficulty level 3
screenshot gnumch-equality

math arithmetic gnumch-equality

Manuel Tondeur & Timothée Giet

Azalpena: Gidatu zenbaki-jalea pantailako behe aldeko zenbakiaren baliokideak diren adierazpen guztietara.

Helburua: Trebatu batuketak, biderketak, zatiketak eta kenketak egiten.

Eskuliburua: Gidatu zenbaki-jalea pantailako behe aldeko zenbakiaren baliokideak diren adierazpen guztietara.

Teklatu bat baduzu, mugitzeko gezi-teklak erabil ditzakezu eta zuriune-tekla sakatu zenbakiak irensteko. Saguaren bidez, mugitzeko, zure kokapenaren ondoko blokeari klik egin eta berriz klik egin zenbakiak irensteko. Ukimen-pantaila batekin saguarekin bezala egin dezakezu edo hatzen kolpe arin bat egin nahi duzun lekuan mugitu nahi duzun noranzkoan eta egin tak zenbakiak irensteko.

Kontuz ibili eta Troggleak ekidin.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: zenbakiak irensteko
Gzenbose: Ezberdintasuna
icon gnumch-inequality.svg difficulty level 3
screenshot gnumch-inequality

math arithmetic gnumch-inequality

Manuel Tondeur & Timothée Giet

Azalpena: Gidatu zenbaki-jalea pantailako behe aldeko zenbakiaren baliokideak ez diren adierazpen guztietara.

Helburua: Trebatu batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa egiten.

Eskuliburua: Teklatu bat baduzu, mugitzeko gezi-teklak erabil ditzakezu eta zuriune-tekla sakatu zenbakiak irensteko. Saguaren bidez, mugitzeko, zure kokapenaren ondoko blokeari klik egin eta berriz klik egin zenbakiak irensteko. Ukimen-pantaila batekin saguarekin bezala egin dezakezu edo hatzen kolpe arin bat egin nahi duzun lekuan mugitu nahi duzun noranzkoan eta egin tak zenbakiak irensteko.

Kontuz ibili eta Troggleak ekidin.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: zenbakiak irensteko
Gzenbose: Mutiploak
icon gnumch-multiples.svg difficulty level 3
screenshot gnumch-multiples

math arithmetic gnumch-multiples

Manuel Tondeur & Timothée Giet

Azalpena: Gidatu zenbaki-jalea pantailako behe aldeko zenbakiaren multiploak diren zenbaki guztietara.

Helburua: Ikasi multiploei eta faktoreei buruz.

Eskuliburua: Zenbaki baten multiploak dira zenbaki hori beste zenbaki bat aldiz diren zenbaki guztiak. Adibide gisa, 24, 36, 48 eta 60 denak dira 12ren multiplo. 25 ez da 12ren multiplo, ez dagoelako zenbakirik 12rekin biderkatuta 25 emaitza emango duenik. Zenbaki bat bigarren zenbaki baten zatitzailea bada, orduan bigarren zenbakia lehenengoaren multiploa da. Multiploak familia gisa, irudikatu ditzakezu eta zatitzaileak dira familiako kideak. 5 zatitzaileak, 10 guraso du, 15 birguraso, 20 herenguraso, 25 laurdenguraso, eta 5eko ondoko urrats guztiek ahaidetzan beste maila bat gehiago ekarriko lukete. Baina 5 zenbakia ez dagokio 8ko edo 23ko familiei. Ezin duzu 5eko zenbakirik egokitu 8n edo 23n soberakinik gabe. Beraz 8 ez da 5en multiploa, ezta 23 ere. Soilik 5, 10, 15, 20, 25, ... dira 5en multiploak (edo familiako urratsak).

Teklatu bat baduzu, mugitzeko gezi-teklak erabil ditzakezu eta zuriune-tekla sakatu zenbakiak irensteko. Saguaren bidez, mugitzeko, zure kokapenaren ondoko blokeari klik egin eta berriz klik egin zenbakiak irensteko. Ukimen-pantaila batekin saguarekin bezala egin dezakezu edo hatzen kolpe arin bat egin nahi duzun lekuan mugitu nahi duzun noranzkoan eta egin tak zenbakiak irensteko.

Kontuz ibili eta Troggleak ekidin.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: zenbakiak irensteko
Gzenbose: Zatitzaileak
icon gnumch-factors.svg difficulty level 5
screenshot gnumch-factors

math arithmetic gnumch-factors

Manuel Tondeur & Timothée Giet

Azalpena: Gidatu zenbaki-jalea pantailako behe aldeko zenbakiaren zatitzaileak diren zenbaki guztietara.

Helburua: Ikasi multiploei eta faktoreei buruz.

Eskuliburua: Zenbaki baten zatitzaileak dira zenbaki hori hondarrik gabe zatitzen duten zenbaki guztiak. Adibide gisa, 6ren zatitzaileak dira 1, 2, 3 eta 6. 4 ez da 6ren zatitzailea 6 ezin delako 4 zati osotan zatitu. Zenbaki bat bigarren zenbaki baten multiploa bada, orduan bigarren zenbakia lehenengo zenbakiaren zatitzaile bat da. Multiploak familien gisan irudika ditzakezu, eta zatitzaileak dira familia horietako kideak. Beraz 1, 2, 3 eta 6 denak sartzen dira 6ren familian, baina 4 beste familia bati dagokio.

Teklatu bat baduzu, mugitzeko gezi-teklak erabil ditzakezu eta zuriune-tekla sakatu zenbakiak irensteko. Saguaren bidez, mugitzeko, zure kokapenaren ondoko blokeari klik egin eta berriz klik egin zenbakiak irensteko. Ukimen-pantaila batekin saguarekin bezala egin dezakezu edo hatzen kolpe arin bat egin nahi duzun lekuan mugitu nahi duzun noranzkoan eta egin tak zenbakiak irensteko.

Kontuz ibili eta Troggleak ekidin.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: zenbakiak irensteko
Gzenbose: Zenbaki lehenak
icon gnumch-primes.svg difficulty level 6
screenshot gnumch-primes

math arithmetic gnumch-primes

Manuel Tondeur & Timothée Giet

Azalpena: Gidatu zenbaki-jalea zenbaki lehen guztietara.

Helburua: Ikasi zenbaki lehenei buruz.

Eskuliburua: Zenbaki lehenak dira bere buruarekin eta 1ekin zatigarriak diren zenbakiak. Adibide gisa, 3 zenbaki lehena da, baina 4 ez (4 2rekin zatitu daitekeelako). Zenbaki lehenak familia oso txiki gisa irudikatu ditzakezu: bi pertsonaz osatutako familiak! Soilik beraiek eta 1. Ezin duzu beraiengan soberakinik gabe beste zenbakirik egokitu. 5 da zenbaki bakarti horietako bat (solik 5 × 1 = 5), baina ikus dezakezu 6k familian 2 eta 3 ere badituela (6 × 1 = 6, 2 × 3 = 6). Beraz 6 ez da zenbaki lehen bat.

Teklatu bat baduzu, mugitzeko gezi-teklak erabil ditzakezu eta zuriune-tekla sakatu zenbakiak irensteko. Saguaren bidez, mugitzeko, zure kokapenaren ondoko blokeari klik egin eta berriz klik egin zenbakiak irensteko. Ukimen-pantaila batekin saguarekin bezala egin dezakezu edo hatzen kolpe arin bat egin nahi duzun lekuan mugitu nahi duzun noranzkoan eta egin tak zenbakiak irensteko.

Kontuz ibili eta Troggleak ekidin.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: zenbakiak irensteko
Hamabosteko jokoa
icon fifteen.svg difficulty level 5
screenshot fifteen

discovery logic fifteen

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Mugitu elementu bakoitza irudia birsortzeko.

Helburua: Ipini piezak hurrenkera zuzenean.

Eskuliburua: Egin klik edo arrastatu ondoan hutsunea duen pieza bat(i), eta hutsuneramugituko da.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: pieza bat tarte hutsera mugitzea.
Hanoiko Dorrea
icon hanoi_real.svg difficulty level 5
screenshot hanoi_real

discovery logic hanoi_real

Amit Tomar & Timothée Giet

Azalpena: Mugitu dorrea eskuinaldera.

Helburua: Jokoaren helburua da meta osoa ziri batetik bestera eramatea, honako arauak jarraituz:
disko bakarra mugitu daiteke aldi bakoitzeko
ezin da diskorik ipini txikiagoa den disko baten gainean

Eskuliburua: Arrastatu eta jaregin goiko zatiak ziri batetik beste batera, hasierako ezkerraldeko dorrea, eskuinaldeko zirian berregiteko.

Merituak: Buru-hausgarria Edouard Lucas matematikari frantsesak asmatu zuen 1893an. Bada tenplu Hindu baten inguruko kondaira bat, bertako monjeak etengabe 64 diskoko multzo bat Hanoiko Dorreko arauen arabera mugitzen zihardutena. Kondairaren arabera, mundua amaituko litzateke monjeek haien lana amaitutakoan. Hori dela eta buruhaustekoa Brahmaren Dorrea gisa ere ezagutzen da. Ez dago argi Lucasek berak kondaira hau asmatu zuen edo honek bera inspiratu zuen. (Iturburua: https://en.wikipedia.org/wiki/Tower_of_hanoi)
Hanoiko dorre erraztua
icon hanoi.svg difficulty level 2
screenshot hanoi

discovery logic hanoi

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: Berregin emandako dorrea.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilpena.

Helburua: Berregin eskuineko dorrea, hutsik dagoen lekuan.

Eskuliburua: Arrastatu eta jaregin goiko fitxa bat aldiko, dorre batetik beste batera, eskuinaldeko dorrea hutsik lekuan berregiteko.

Merituak: EPI jolasetatik hartutako kontzeptua.
Haur teklatua
icon baby_keyboard.svg difficulty level 1
screenshot baby_keyboard

computer keyboard letters numeration baby_keyboard

Timothée Giet

Azalpena: Teklatua ezagutzeko jarduera erraz bat.

Helburua: Ezagutu teklatua.

Eskuliburua: Tekleatu teklatuko edozein tekla.
Letrak, zenbakiak eta beste karaktere batzuen teklek pantailan dagokien karakterea azalduko dute.
Dagokion ahotsa badago, hura joko da, bestela blip soinu bat joko da.
Beste tekla batzuek klik soinua bat joko dute, besterik ez.
Haurrentzako buruhaustekoa
icon baby_tangram.svg difficulty level 1
screenshot baby_tangram

puzzle baby_tangram

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: Helburua haurrentzako buruhaustekoa eratzea da.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilpena.

Eskuliburua: Mugitu pieza bat hura arrastatuz. Erabili biratzeko botoia beharrezkoa denean. Maila zailagoak aurki daitezke tangram jardueran.
Haurrentzako sagua
icon baby_mouse.svg difficulty level 1
screenshot baby_mouse

computer mouse baby_mouse

Mariam Fahmy & Timothée Giet

Azalpena: Sagua mugitu edo pantaila ukitu eta begiratu emaitza.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilpena.

Helburua: Sagua erabiltzean ikus-entzunezko erreakzioak emanez, haur txikiei haren erabilera ezagutzen laguntzeko.

Eskuliburua: Pantailak 3 atal ditu:
  • Zutabe ezkerrekoenak 4 ahate ditu, haietako betean klik eginez soinu bat eta animazio bat sortzen ditu.
  • Erdiko eremuak ahate urdin bat du, saguaren kurtsorea mugituz edo ukimen-pantaila batean arrastatzeko keinu bat eginez ahate urdina mugitu egiten da.
  • Gezien eremua, haietako batean klik eginez, ahate urdina norabide horretan mugitzea eragingo du.
Erdiko eremuan klik soil bat eginez, klika egindako lekuan markatzaile bat erakusten du.
Haurrentzako testu-prozesatzaile bat
icon baby_wordprocessor.svg difficulty level 1
screenshot baby_wordprocessor

computer keyboard reading letters baby_wordprocessor

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Haurrek teklatu batekin jolastu eta idazten dutena ikusteko hitz prozesatzaile sinplifikatua.

Helburua: Ezagutu teklatua eta letrak.

Eskuliburua: Hitz prozesatzaile bat balitz bezala, teklatu errealean edo alegiazkoan tekleatu.
«Titulua» botoian klik eginez, testua handituko da. «Azpititulua» botoian klik eginda, testua pittin bat txikituko da. «Paragrafoa»ri klik eginda formatua kenduko da.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: testuan nabigatzeko
  • Maius + Geziak: testuaren zati bat hautatzeko
  • Ktrl + A: testu osoa hautatzeko
  • Ktrl + C: hautatutako testua kopiatzeko
  • Ktrl + X: hautatutako testua ebakitzeko
  • Ktrl + V: kopiatutako edo ebakitako testua itsasteko
  • Ktrl + D: hautatutako testua ezabatzeko
  • Ktrl + Z: desegiteko
  • Ktrl + Maius + Z: berregiteko
Hexagonoa
icon hexagon.svg difficulty level 2
screenshot hexagon

fun hexagon

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Aurkitu marrubia, gelaxka urdinetan klik eginez.

Helburua: Logika trebatzeko jarduera.

Eskuliburua: Saiatu gelaxka urdinen azpiko marrubia topatzen. gelaxkak gorriago bilakatzen dira hurbildu ahala.
Hitza-zenbakia oroimen jokoa
icon memory-wordnumber.svg difficulty level 3
screenshot memory-wordnumber

math numeration memory-wordnumber

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu zenbaki bat haren izenarekin parekatzeko.

Aurretiko betekizuna: Irakurketa.

Helburua: Zenbakiak irakurtzea, oroimena.

Eskuliburua: Karta bakoitzak zenbaki bat (digituekin idatzitakoa) edo zenbaki baten izena (hitzekin idatzia) ezkutatzen du. Zenbakizko adierazpena hitzez idatzitakoarekin parekatu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Ibilbide deskodetze erlatiboa
icon path_decoding_relative.svg difficulty level 1
screenshot path_decoding_relative

discovery logic path_decoding_relative

Harsh Kumar & Timothée Giet

Azalpena: Jarraitu Tuxi helburura iristen laguntzeko emandako jarraibideak.

Eskuliburua: Egin klik lauki-sareko laukietan Tux emandako jarraibideak jarraituz mugitzeko.

Jarraibideak Tuxen uneko orientazioarekiko erlatiboak dira.

Horrek esan nahi du GORA aurrerantz mugitzen duela, BEHERA atzerantz mugitzen duela, EZKER Tuxen ezker aldera mugitzen duela eta ESKUIN Tuxen eskuinerantz mugitzen duela.
Ibilbide kodetze erlatiboa
icon path_encoding_relative.svg difficulty level 1
screenshot path_encoding_relative

discovery logic path_encoding_relative

Harsh Kumar & Timothée Giet

Azalpena: Mugitu Tux helburura iristeko bidean.

Eskuliburua: Erabili gezi-botoiak, helburura iritsi arte, Tux bidean mugitzeko.

Jarraibideak Tuxen uneko orientazioarekiko erlatiboak dira.

Horrek esan nahi du GORA aurrerantz mugitzen duela, BEHERA atzerantz mugitzen duela, EZKER Tuxen ezker aldera mugitzen duela eta ESKUIN Tuxen eskuinerantz mugitzen duela.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: norabideak
Ibilbidea deskodetzea
icon path_decoding.svg difficulty level 1
screenshot path_decoding

discovery logic path_decoding

Harsh Kumar & Timothée Giet

Azalpena: Jarraitu Tuxi helburura iristen laguntzeko emandako jarraibideak.

Eskuliburua: Egin klik lauki-sareko laukietan Tux emandako jarraibideak jarraituz mugitzeko.

Jarraibideak absolutuak dira, ez daude Tuxen uneko orientazioaren menpe.
Ibilbidea kodetzea
icon path_encoding.svg difficulty level 1
screenshot path_encoding

discovery logic path_encoding

Harsh Kumar & Timothée Giet

Azalpena: Mugitu Tux helburura iristeko bidean.

Eskuliburua: Erabili gezi-botoiak, helburura iritsi arte, Tux bidean mugitzeko.

Jarraibideak absolutuak dira, ez daude Tuxen uneko orientazioaren menpe.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: norabideak
Igarri beharreko emaitza
icon guesscount.svg difficulty level 3
screenshot guesscount

math arithmetic guesscount

Rahul Yadav & Timothée Giet

Azalpena: Igarri adierazpen aljebraikoa eta arrastatu fitxak lortu beharreko emaitza lortzeko.

Aurretiko betekizuna: Eragiketa aritmetikoen gaineko ezagutza.

Helburua: Kalkulu aljebraikoetan intuizioa eta trebatzea.

Eskuliburua: Arrastatu laukietara zenbaki eta eragile egokiak igarri beharreko emaitza lortzeko.
Ikasi batuketak egiten
icon learn_additions.svg difficulty level 2
screenshot learn_additions

math arithmetic learn_additions

Timothée Giet

Azalpena: Ikasi batuketak egiten zenbaki txikiak erabiliz.

Helburua: Ikasi batuketak egiten haien emaitzak zenbatuz.

Eskuliburua: Batuketa bat azaltzen da pantailan. Emaitza kalkulatu, bete horri dagokion zirkulu kopurua eta baliozkotu zure emaitza.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: zirkulu bat hautatzea edo desautatzea
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Ikasi kenketak egiten
icon learn_subtractions.svg difficulty level 2
screenshot learn_subtractions

math arithmetic learn_subtractions

Timothée Giet

Azalpena: Ikasi kenketak egiten zenbaki txikiak erabiliz.

Helburua: Ikasi kenketak egiten haien emaitzak zenbatuz.

Eskuliburua: Kenketa bat azaltzen da pantailan. Emaitza kalkulatu, bete horri dagokion zirkulu kopurua eta baliozkotu zure emaitza.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: zirkulu bat hautatzea edo desautatzea
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Irakurketa horizontalarekin trebatzea
icon readingh.svg difficulty level 2
screenshot readingh

reading words readingh

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: Hitzen zerrenda bat irakurri eta esan hitz jakin bat bertan dagoen.

Aurretiko betekizuna: Irakurketa.

Helburua: Irakurketan trebatzea denbora mugatuan.

Eskuliburua: Taulan hitz bat agertzen da. Horizontalean azaldutako hitzen zerrenda bat agertu eta desagertuko da. Emandako hitza zerrendan dago?
Irakurketa horizontalean trebatzea
icon readingv.svg difficulty level 2
screenshot readingv

reading words readingv

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: Hitzen zerrenda bertikal bat irakurri eta esan emandako hitz bat bertan dagoen.

Aurretiko betekizuna: Irakurketa.

Helburua: Irakurketan trebatzea denbora mugatuan.

Eskuliburua: Taulan hitz bat agertzen da. Bertikalean azaldutako hitzen zerrenda bat agertu eta desagertuko da. Emandako hitza zerrendan dago?
Irudien oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-tux.svg difficulty level 1
screenshot memory-tux

fun memory memory-tux

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu bat datozen bikoteak aurkitzeko, Tux-en aurka jokatzea.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilpena.

Helburua: Trebatu zure oroimena eta desagerrarazi karta guztiak.

Eskuliburua: Karta bakoitzaren ifrentzuan irudi bat dago, eta karta bakoitzak irudi berdin-berdina duen biki bat dauka. Egin klik karta batean ezkutatzen duen irudia ikusteko, eta saiatu bikiak parekatzen. Aldiko bi karta baino ezin dituzu biratu, beraz gogoan izan beharko duzu irudi bakoitza non dagoen, bere bikiaren bila ari zaren bitartean. Bikiak topatzen dituzunean, biak desagertuko dira.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Ispilatu emandako irudia
icon redraw_symmetrical.svg difficulty level 4
screenshot redraw_symmetrical

puzzle redraw_symmetrical

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Marraztu irudia sareta hutsean ispilu batean ikusiko zenukeen moduan.

Eskuliburua: Lehenik eta behin, hautatu kolore egokia tresna barran. Egin klik sareta gainean eta arrastatu margotzeko, azkenik askatu botoia margotzea gelditzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: kolore bat hautatzea
  • Geziak: saretan nabigatzeko
  • Zuriunea edo Sartu: margotzea
Itzali argiak
icon lightsoff.svg difficulty level 6
screenshot lightsoff

discovery logic lightsoff

Stephane Mankowski & Timothée Giet

Azalpena: Helburua argi guztiak itzaltzea da.

Helburua: Helburua argi guztiak itzaltzea da.

Eskuliburua: Leiho bat sakatzearen eragina da leiho horren egoera txandakatzea, baita haren ondo-ondoko bertikal eta horizontalena ere. Argi guztiak itzali behar dituzu. Tux-en gainean klik eginez gero, ebazpidea erakutsiko da.

Merituak: Ebazteko algoritmoa Wikipedian azalduta dago. «Itzali argiak» jokoari buruz gehiago jakiteko: <https://en.wikipedia.org/wiki/Lights_Out_(game)>
Izendatu irudia
icon imagename.svg difficulty level 3
screenshot imagename

reading words imagename

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Arrastatu eta jaregin elementu bakoitza bere izenaren gainean.

Aurretiko betekizuna: Irakurketa.

Helburua: Hiztegia eta irakurketa.

Eskuliburua: Arrastatu irudi bakoitza albotik eremu nagusian dagokion izenera. Egin klik «Ados» botoiari erantzunak zuzenak diren egiaztatzeko.
Izendatu nota hori
icon note_names.svg difficulty level 4
screenshot note_names

discovery music note_names

Aman Kumar Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Ikasi noten izenak, fa eta sol klabean.

Helburua: Noten kokapena eta izenen konbentzioa hobeto ezagutzeko. «Pianoa jotzea» eta «Pianorako konposizioa» jardueratarako prestatzeko.

Eskuliburua: Identifikatu notak behar bezala eta puntuatu % 100 maila bat osatzeko.
Jo erritmoa
icon play_rhythm.svg difficulty level 1
screenshot play_rhythm

discovery music play_rhythm

Aman Kumar Gupta & Timothée Giet

Azalpena:

Aurretiko betekizuna: Musika erritmoaren ulermen sinplea.

Helburua: Ikas esazu erritmo bat zehaztasunez jarraitzen.

Eskuliburua: Entzun jotze den erritmoa. Prest zaudenean, egin klik danborrari erritmo bera jarraituz. Denbora egokian klik egin baduzu, beste erritmo bat joko da. Bestela, berriz saiatu beharko duzu.
Maila bakoitietan, pentagraman, erritmoa jarraitzen duen marra bertikal bat azaltzen da: egin klik danborrari marra noten erdian dagoenean.
Maila bikoitiak gogorragoak dira, marra bertikalik ez dagoelako. Notaren luzera irakurri behar duzu eta erritmoa horren arabera jo behar duzu. Gainera, metronomoan klik egin dezakezu nota beltzak erreferentzia gisa entzuteko.
Egin klik birzamatzeko botoiari erritmoa berriz jotzea nahi baduzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Zuriune-barra: danborrari klik egitea
  • Sartu edo itzulbira: erritmoa berriz jotzea
  • Gora eta Behera: tempoa gehitzea edo gutxitzea
  • Tab: Abiatu edo gelditu metronomoa ikusgai badago
Jokatu oware Tux-en aurka
icon oware.svg difficulty level 2
screenshot oware

strategy oware

Harsh Kumar & Timothée Giet

Azalpena: Jokatu Oware estrategia jokoa Tux-ekin

Helburua: Jokoa hastean etxe bakoitzean lau hazi daude. Jokoaren helburua zure aurkariak baino hazi gehiago atzematea da. Jokoak 48 hazi besterik ez dituenez, 25 atzematea nahikoa da jokoa irabazteko. Hazi kopurua bikoitia denez, jokoa berdinketan amai daiteke, jokalari bakoitzak 24 hazi atzemanda.

Eskuliburua: Jokalariek, txandaka, haziak mugitzen dituzte. Txanda batean, jokalari batek bere kontrolpeko sei etxeetako bat hautatzen du. Jokalariak etxe horretako hazi guztiak kentzen ditu, eta haiek banatzen ditu, etxe bakoitzean bat, erloju-orratzen aurkako noranzkoan, ereitea deritzon prozesuan. Haziak ez dira banatzen amaierako puntuazioko etxeetan, ez eta haiek ateratako etxean ere. Abioko etxea, beti, hutsik uzten da; 12 hasi (edo gehiago baditu, honi ezikusi egiten zaio, eta hamabigarren hazia hurrengo etxeak ipintzen da.

Atzematea ematen da, bakarrik, jokalari batek aurkariaren etxeko kopurua zehazki bi edo hiru izatera eramaten duenean, txanda horretan erein duen azken etxean. Honela, beti, dagokion etxeko haziak atzematen ditu, agian gehiago ere bai: azken aurreko haziak ere aurkari baten etxeko kopurua bi edo hiru izatera eraman badu, hauek ere atzematen dira, horrela, bi edo hiru hazi ez dituen etxe batera iritsi arte, edo aurkariarena ez den etxe batera iritsi arte. Atzemandako haziak jokalariaren puntuazio etxean ipintzen dira. Hala ere, mugimendu batek aurkariaren hazi guztiak atzemango balitu, atzemateko eskubidea galduko da, horrek aurkariak jokoan jarraitzea galaraziko bai luke, eta horren ordez, haziak taulan gelditzen dira.

Aurkari baten etxeak hutsik badaude, jarduneko jokalariak aurkariari haziak emateko mugimendu bat egin behar du. Halako mugimendurik egiterik ez badago, jarduneko jokariak bere lurraldeko hazi guztiak atzematen ditu, jokoa amaituz.
Jokatu oware lagun batekin
icon oware_2players.svg difficulty level 2
screenshot oware_2players

strategy oware_2players

Harsh Kumar & Timothée Giet

Azalpena: Jokatu Oware estrategia jokoa lagun batekin.

Helburua: Jokoa hastean etxe bakoitzean lau hazi daude. Jokoaren helburua zure aurkariak baino hazi gehiago atzematea da. Jokoak 48 hazi besterik ez dituenez, 25 atzematea nahikoa da jokoa irabazteko. Hazi kopurua bikoitia denez, jokoa berdinketan amai daiteke, jokalari bakoitzak 24 hazi atzemanda.

Eskuliburua: Jokalariek, txandaka, haziak mugitzen dituzte. Txanda batean, jokalari batek bere kontrolpeko sei etxeetako bat hautatzen du. Jokalariak etxe horretako hazi guztiak kentzen ditu, eta haiek banatzen ditu, etxe bakoitzean bat, erloju-orratzen aurkako noranzkoan, ereitea deritzon prozesuan. Haziak ez dira banatzen amaierako puntuazioko etxeetan, ez eta haiek ateratako etxean ere. Abioko etxea, beti, hutsik uzten da; 12 hasi (edo gehiago baditu, honi ezikusi egiten zaio, eta hamabigarren hazia hurrengo etxeak ipintzen da.

Atzematea ematen da, bakarrik, jokalari batek aurkariaren etxeko kopurua zehazki bi edo hiru izatera eramaten duenean, txanda horretan erein duen azken etxean. Honela, beti, dagokion etxeko haziak atzematen ditu, agian gehiago ere bai: azken aurreko haziak ere aurkari baten etxeko kopurua bi edo hiru izatera eraman badu, hauek ere atzematen dira, horrela, bi edo hiru hazi ez dituen etxe batera iritsi arte, edo aurkariarena ez den etxe batera iritsi arte. Atzemandako haziak jokalariaren puntuazio etxean ipintzen dira. Hala ere, mugimendu batek aurkariaren hazi guztiak atzemango balitu, atzemateko eskubidea galduko da, horrek aurkariak jokoan jarraitzea galaraziko bai luke, eta horren ordez, haziak taulan gelditzen dira.

Aurkari baten etxeak hutsik badaude, jarduneko jokalariak aurkariari haziak emateko mugimendu bat egin behar du. Halako mugimendurik egiterik ez badago, jarduneko jokariak bere lurraldeko hazi guztiak atzematen ditu, jokoa amaituz.
Jokatu xakean zure lagunaren aurka
icon chess_2players.svg difficulty level 6
screenshot chess_2players

strategy chess_2players

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena:

Eskuliburua: Jarduera honetan xake-jokoa ezagutuko duzu lagun baten aurka jokatuz. Aukeratzen den pieza aukeratzen dela, hura mugitzeko jomugako aukerak azaltzen ditu, haurrei piezak nola mugitu daitezkeen ulertzen lagunduz.
Xake-matea azkarrago lor dezakezu arau erraz hauek jarraitzen badituzu:
Zure aurkariaren erregea izkinara bideratuz.
Azalpena: era honetan aurkariaren erregeak soilik 3 noranzkotan mugitzerik izango luke, kokaleku hobean izango lituzkeen 8en ordez.
'Tranpa bat prestatzea'. Erabili zure peoiak amu gisa.
Azalpena: era honetan zure aurkaria bere «erosotasun-eremutik» ateratzera tentatuko duzu.
Har ezazu pazientzia.
Azalpena: Ez joan azkarregi, pazientzia izan. Emaiozu zeure buruari pentsatzeko denbora eta saia zaitez zure aurkariaren etorkizuneko mugimenduak aurreikusten, bera harrapatzeko edo zure piezak bere erasoetatik babesteko.
Jolastu dama-jokora ordenagailuaren aurka
icon checkers.svg difficulty level 4
screenshot checkers

strategy checkers

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: GCompris-eko bertsioa nazioarteko dama-jokoa da.

Helburua: Harrapatu zure aurkariaren pieza guztiak aurkariak zureak harrapatu baino lehenago.

Eskuliburua: Dama-jokoa bi aurkarik jokatzen dute, jolas-taularen aurrean aurrez-aurre. Batak pieza ilunekin jolastuko du, besteak pieza argiekin. Txandaka jolastuko dute. Jokalari batek ezin du aurkariaren piezarik mugitu. Mugimendu bat, pieza bat aurrerantz diagonalean libre dagoen ondoko karratura mugitzean datza. Diagonaleko ondoko karratuak aurkariaren pieza bat badu, eta hurrengo karratua libre badago, pieza harrapatu daiteke (eta jokotik kendu) haren gainetik jauzi eginda.
Jolas-taulako karratu ilunak baino ez dira erabiltzen. Pieza bat diagonalean mugi daiteke soilik libre dagoen karratu batera. Aukera egonda, aurkariaren pieza arrapatzea derrigorrezkoa da. Piezarik gabe gelditzen den jokalariak, edo blokeatuta egoteagatik mugitzerik ez duenak jokoa galtzen du.
Pieza bat koro-burura edo erregina errenkadara (aurrean dagoen azken lerroa) iristen denean, dama bilakatzen da, bigarren pieza bat gainean ipiniz markatzen da, eta ahalmen gehigarriak lortzen ditu atzera mugitzekoa barne. Diagonalean dama batek harrapatu dezakeen pieza bat baldin badago, diagonalean zehar edozein distantziara mugi daiteke, eta aurkari baten pieza harrapa dezake tartean edozein distantzia dagoela, bere gainetik jauzi egin eta ondoren libre dagoen karratuetako edozeinetara.

Merituak: Dama-jokoaren liburutegia draughts.js da <https://github.com/shubhendusaurabh/draughts.js>. Eskuliburua Wikipediakoa da<https://en.wikipedia.org/wiki/Draughts>
Jolastu dama-jokora zure lagunarekin
icon checkers_2players.svg difficulty level 4
screenshot checkers_2players

strategy checkers_2players

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: GCompris-eko bertsioa nazioarteko dama-jokoa da.

Helburua: Harrapatu zure aurkariaren pieza guztiak aurkariak zureak harrapatu baino lehenago.

Eskuliburua: Dama-jokoa bi aurkarik jokatzen dute, jolas-taularen aurrean aurrez-aurre. Batak pieza ilunekin jolastuko du, besteak pieza argiekin. Txandaka jolastuko dute. Jokalari batek ezin du aurkariaren piezarik mugitu. Mugimendu bat, pieza bat aurrerantz diagonalean libre dagoen ondoko karratura mugitzean datza. Diagonaleko ondoko karratuak aurkariaren pieza bat badu, eta hurrengo karratua libre badago, pieza harrapatu daiteke (eta jokotik kendu) haren gainetik jauzi eginda.
Jolas-taulako karratu ilunak baino ez dira erabiltzen. Pieza bat diagonalean mugi daiteke soilik libre dagoen karratu batera. Aukera egonda, aurkariaren pieza arrapatzea derrigorrezkoa da. Piezarik gabe gelditzen den jokalariak, edo blokeatuta egoteagatik mugitzerik ez duenak jokoa galtzen du.
Pieza bat koro-burura edo erregina errenkadara (aurrean dagoen azken lerroa) iristen denean, dama bilakatzen da, bigarren pieza bat gainean ipiniz markatzen da, eta ahalmen gehigarriak lortzen ditu atzera mugitzekoa barne. Diagonalean dama batek harrapatu dezakeen pieza bat baldin badago, diagonalean zehar edozein distantziara mugi daiteke, eta aurkari baten pieza harrapa dezake tartean edozein distantzia dagoela, bere gainetik jauzi egin eta ondoren libre dagoen karratuetako edozeinetara.

Merituak: Dama-jokoaren liburutegia draughts.js da <https://github.com/shubhendusaurabh/draughts.js>. Eskuliburua Wikipediakoa da<https://en.wikipedia.org/wiki/Draughts>
Jolastu xakean Tux-en aurka
icon chess.svg difficulty level 6
screenshot chess

strategy chess

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena:

Eskuliburua: Jarduera honetan xake-jokoa ezagutuko duzu ordenagailuaren aurka jokatuz. Aukeratzen den pieza aukeratzen dela, hura mugitzeko jomugako aukerak azaltzen ditu, haurrei piezak nola mugitu daitezkeen ulertzen lagunduz. Lehenengo mailan ordenagailuaren mugimenduak erabat ausaz egiten dira haurrek ahal den aukera guztiak izan ditzaten. Mailetan gora egin ahala, ordenagailuak hobeto jokatzen du.

Xake-matea azkarrago lor dezakezu arau erraz hauek jarraitzen badituzu:
Zure aurkariaren erregea izkinara bideratuz.
Azalpena: era honetan aurkariaren erregeak soilik 3 noranzkotan mugitzerik izango luke, kokaleku hobean izango lituzkeen 8en ordez.
'Tranpa bat prestatzea'. Erabili zure peoiak amu gisa.
Azalpena: era honetan zure aurkaria bere «erosotasun-eremutik» ateratzera tentatuko duzu.
Har ezazu pazientzia.
Azalpena: Ez joan azkarregi, pazientzia izan. Emaiozu zeure buruari pentsatzeko denbora eta saia zaitez zure aurkariaren etorkizuneko mugimenduak aurreikusten, bera harrapatzeko edo zure piezak bere erasoetatik babesteko.

Merituak: Xake motorra p4wn da <https://github.com/douglasbagnall/p4wn>.
Kategorizatzea
icon categorization.svg difficulty level 4
screenshot categorization

reading vocabulary categorization

Divyam Madaan & Timothée Giet

Azalpena: Elementuak talde zuzen eta okerretan kategorizatzea.

Aurretiko betekizuna: Sagua edo ukimen pantaila bat erabiliz elementuak arrastatzen daki.

Helburua: Eraiki pentsamendu kontzeptuala eta ezagutza aberastu.

Eskuliburua: Berrikusi argibideak, ondoren arrastatu eta jaregin elementuak zehaztutako moduan.
Kenketa oroimen jokoa
icon memory-math-minus.svg difficulty level 4
screenshot memory-math-minus

math memory arithmetic memory-math-minus

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu kenketa bat haren emaitzarekin parekatzeko.

Aurretiko betekizuna: Kenketak.

Helburua: Trebatu kenketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak kenketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Kenketak haien emaitzekin parekatu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Kenketak zenbaki hamartarrekin
icon learn_decimals_subtractions.svg difficulty level 5
screenshot learn_decimals_subtractions

math arithmetic learn_decimals_subtractions

Mariam Fahmy & Timothée Giet

Azalpena: Ikasi zenbaki hamartarrekin kenketak egiten.

Helburua: Ikasi zenbaki hamartarrekin kenketak egiten, emaitza adierazteko kendu behar diren karratuak zenbatuz.

Eskuliburua: Bi zenbaki hamartarren kenketa bat erakusten da. Kenketako lehenengo zenbakia barra bidez irudikatzen da. Barra bakoitzak unitate bat irudikatzen du, eta bere baitako karratu bakoitzak unitatearen hamarren bat irudikatzen du. Egin klik karratuei bigarren zenbakia kendu eta eragiketaren emaitza adierazteko.

Emaitza zuena bada, tekleatu dagokion emaitza, eta egin klik «Ados» botoiari zure emaitza baliozkotzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
  • Zenbakiak: tekleatu emaitza
Kenketen oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-math-minus-tux.svg difficulty level 4
screenshot memory-math-minus-tux

math memory arithmetic memory-math-minus-tux

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu kenketa bat haren emaitzarekin parekatzeko, Tux-en aurka jokatuz.

Aurretiko betekizuna: Kenketak.

Helburua: Trebatu kenketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak kenketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Kenketak haien emaitzekin parekatu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Kokatu eskualdea
icon geo-country.svg difficulty level 2
screenshot geo-country

sciences geography geo-country

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Arrastatu eta jaregin eskualdeak, herrialdeko mapa osatzeko.

Eskuliburua: Arrastatu eta jaregin herrialdeko eskualde ezberdinak dagozkien kokalekuetara mapa osatzeko.
Kokatu herrialdeak
icon geography.svg difficulty level 2
screenshot geography

sciences geography geography

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Arrastatu eta jaregin elementuak mapa osatzeko.

Eskuliburua: Arrastatu eta jaregin mapako piezak dagokien kokalekuetara mapa osatzeko.
Kolore aurreratuak
icon advanced_colors.svg difficulty level 6
screenshot advanced_colors

reading colors vocabulary advanced_colors

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Aukeratu kolore egokiko tximeleta.

Aurretiko betekizuna: Irakurtzen daki.

Helburua: Ikasi ezohiko koloreak ezagutzen.

Eskuliburua: Kolore ezberdinetako tximeletak dantzan ikusiko dituzu eta galdera bat. Tximeleta egokia aurkitu eta ukitu behar duzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: elementu bat hautatzea
Koloreak
icon colors.svg difficulty level 1
screenshot colors

reading color vocabulary colors

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Egin klik kolore egokian.

Aurretiko betekizuna: Koloreak identifikatzea.

Helburua: Jarduera honek kolore ezberdinak ezagutzen irakasten dizu.

Eskuliburua: Entzun kolorea eta egin klik dagokion ahatea.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: erantzun bat hautatzea
  • Tab: galdera errepikatzea
Kontrolatu mauka
icon followline.svg difficulty level 1
screenshot followline

computer mouse followline

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Suhiltzaileak sua itzali behar du, baina mahuka trabatu egin da.

Helburua: Mugimenduen koordinazio fina.

Eskuliburua: Mugitu sagua edo zure hatza mangerako tapoiaren gainetik, azaltzen den zati gorria da. Horrela mugitu egingo du, su aldera hurbilduz. Kontuz ibili, mangeratik kanpora irteten bazara, tapoiak atzera egingo du.
Kopuruak ikastea
icon learn_quantities.svg difficulty level 1
screenshot learn_quantities

math numeration learn_quantities

Timothée Giet

Azalpena: Objektu kopuru bat adierazten ikastea.

Helburua: Kopuruak ikasi, eskatutako kopurua adierazteko behar den laranja kopurua zenbatuz.

Eskuliburua: Kopuru bat eskatzen da. Arrastatu gezia laranja kopuru bat hautatzeko, eta arrastatu hautatutako laranjak eremu hutsera. Errepikatu urrats horiek jaregindako laranja kopurua eskatutako kopuruari dagokion arte. Ondoren, egin klik «Ados» botoiari erantzuna baliozkotzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Labirinto erlatiboa
icon mazerelative.svg difficulty level 3
screenshot mazerelative

fun maze mazerelative

Stephane Mankowski & Timothée Giet

Azalpena: Lagundu Tux-i labirintotik ateratzen (mugimenduak erlatiboak dira).

Eskuliburua: Erabili gezi-teklak edo pantailako kolpe arinak Tux ateraino eramateko.

Labirinto honetan, mugimenduak erlatiboak dira (lehenengo pertsonan). Ezkerra eta eskuina biratzeko erabiltzen dira eta gora aurrerantz joateko.

Lehenengo mailetan, Tux eroso mugitzen da, mugimendu eskaera bakoitzeko urrats bat eginez, labirintoan barna.

Labirinto handiagoetarako, oinezko modu berezi bat dago «azkar-ibiltzeko-modua» izenekoa. Azkar-ibiltzeko-modu hau gaituta badago, Tux-ek automatikoki ibiliko dubidegurutze batera iritsi arte eta erabaki behako duzu zer norabide hartu behar duen.

Modu hau gaituta dagoen ala ez ikus dezakezu, Tux-en hankei begiratuta:Tux oinutsik badago «azkar-ibiltzeko-modua» ezgaitua dago. Kirolerako oinetakoak jantzita baditu, «azkar-ibiltzeko-modua» gaituta dago.

Maila altuagoetan, «azkar-ibiltzeko-modua» automatikoki gaituko da. Ezaugarri hau lehenagoko mailetan erabili nahi baduzu edo maila aurreratuetan ezgaitu nahi baduzu, egin klik pantailako goiko ezkerreko izkinan dagoen «oinutsik / kirol-oinetakoak» ikonoan, «azkar-ibiltzeko-modua» txandakatzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker- eta eskuin-geziak: ezkerrera eta eskuinera biratzea
  • Behera-gezia: atzerantz biratzea
  • Gora-tekla: aurrerantz mugitzea
Labirinto ikusezina
icon mazeinvisible.svg difficulty level 4
screenshot mazeinvisible

fun maze mazeinvisible

Stephane Mankowski & Timothée Giet

Azalpena: Lagundu Tux-i labirintotik ateratzen.

Eskuliburua: Erabili gezi-teklak edo pantaila arin-kolpatzea Tux ateraino eramateko. Erabili labirintoaren ikonoa edo zuriune-barra modu ikusezin eta ikusgaiaren artean aldatzeko. Modu ikusgaiak zure kokapenari buruzko jarraibideak ematen dizu, mapa baten antzera. Ezin duzu Tux mugitu modu ikusgaian.

Lehenengo mailetan, Tux eroso mugitzen da, mugimendu eskaera bakoitzeko urrats bat eginez, labirintoan barna.

Labirinto handiagoetarako, oinezko modu berezi bat dago «azkar-ibiltzeko-modua» izenekoa. Azkar-ibiltzeko-modu hau gaituta badago, Tux-ek automatikoki ibiliko dubidegurutze batera iritsi arte eta erabaki behako duzu zer norabide hartu behar duen.

Modu hau gaituta dagoen ala ez ikus dezakezu, Tux-en hankei begiratuta:Tux oinutsik badago «azkar-ibiltzeko-modua» ezgaitua dago. Kirolerako oinetakoak jantzita baditu, «azkar-ibiltzeko-modua» gaituta dago.

Maila altuagoetan, «azkar-ibiltzeko-modua» automatikoki gaituko da. Ezaugarri hau lehenagoko mailetan erabili nahi baduzu edo maila aurreratuetan ezgaitu nahi baduzu, egin klik pantailako goiko ezkerreko izkinan dagoen «oinutsik / kirol-oinetakoak» ikonoan, «azkar-ibiltzeko-modua» txandakatzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: modu ikusgaiaren eta ikusezinaren artean aldatzea
Labirintoa
icon maze.svg difficulty level 1
screenshot maze

fun maze maze

Stephane Mankowski & Timothée Giet

Azalpena: Lagundu Tux-i labirintotik ateratzen.

Eskuliburua: Erabili gezi-teklak edo pantailako kolpe arinak Tux ateraino eramateko.

Lehenengo mailetan, Tux eroso mugitzen da, mugimendu eskaera bakoitzeko urrats bat eginez, labirintoan barna.

Labirinto handiagoetarako, oinezko modu berezi bat dago «azkar-ibiltzeko-modua» izenekoa. Azkar-ibiltzeko-modu hau gaituta badago, Tux-ek automatikoki ibiliko dubidegurutze batera iritsi arte eta erabaki behako duzu zer norabide hartu behar duen.

Modu hau gaituta dagoen ala ez ikus dezakezu, Tux-en onei begiratuta:Tux oinutsik badago «azkar-ibiltzeko-modua» ezgaitua dago. Kirolerako oinetakoak jantzita baditu, «azkar-ibiltzeko-modua» gaituta dago.

Maila altuagoetan, «azkar-ibiltzeko-modua» automatikoki gaituko da. Ezaugarri hau lehenagoko mailetan erabili nahi baduzu edo maila aurreratuetan ezgaitu nahi baduzu, egin klik pantailako goiko ezkerreko izkinan dagoen «oinutsik / kirol-oinetakoak» ikonoan, «azkar-ibiltzeko-modua» txandakatzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
Labirintoa programatzea
icon programmingMaze.svg difficulty level 3
screenshot programmingMaze

fun programmingMaze

Aman Kumar Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Jarduera honek, mugitu aurrera, biratu ezkerrera edo eskuinera bezalako agindu errazak erabiliz, Tux bere helburura iristeko programatzen erakusten du.

Aurretiko betekizuna: Jarraibideak irakurtzen daki, eta bide bat aurkitzeko logikoki pentsatzeko gai da.

Helburua: Tux gose da. Lagundu iezaiozu arraina aurkitzen, izotz-bloke egokira joateko programatuz.

Eskuliburua: Aukeratu menuko aginduak, eta haiek ordenan antolatu Tux bere helburura gidatzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker eta Eskuin geziak: hautatutako azalera baten barruan nabigatzeko
  • Gora eta behera geziak: begizta eremua hautatuta badago, begizta zenbagailua handiagotzen edo txikiagotzen du
  • Zuriunea: agindu bat hautatzea edo hautatutako agindua eremu nagusian/prozedura/begizta eremuan eranstea
  • Tab: aginduen eremua eta eremu nagusia/prozedura/begizta eremuaren artean aldatzea
  • Ezabatu: hautatutako agindua gune nagusitik/prozedura/begizta eremutik kentzea
  • Sartu: kodea exekutatzea edo arrainera iristea huts egiten duenean Tux berrezartzea

Eremu nagusian/prozedura/begizta eremuan agindu bat gehitzeko, hauta ezazu aginduen eremuan, ondoren, aldatu eremu nagusira/prozedura/begizta eremura eta sakatu zuriunea.

Eremu nagusiko/prozedura/begizta eremuko agindu bat aldatzeko, hauta ezazu dagoen eremuan, ondoren aldatu agindu eremura, hautatu agindu berria eta sakatu zuriunea.
Lerrokatu lau (Tuxen aurka)
icon align4.svg difficulty level 2
screenshot align4

strategy align4

Bharath M S & Timothée Giet

Azalpena: Lau fitxa lerro batean ipintzea.

Helburua: Sortu 4 fitxako lerro bat, horizontalki (etzanda), bertikalki (zutik) edo diagonalki.

Eskuliburua: Jokatu ordenagailuaren aurka. Txandaka, egin klik fitxa jaregin nahi duzun marran. 4 fitxako marra bat osatzen duen lehenengo jokalaria irabazle.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker-gezia: fitxa ezkerrera eramatea
  • Eskuin-gezia: fitxa eskuinera eramatea
  • Zuriunea edo behera-gezia: fitxa jaregitea
Lerrokatu lau (lagun baten aurka)
icon align4_2players.svg difficulty level 2
screenshot align4_2players

strategy align4_2players

Bharath M S & Timothée Giet

Azalpena: Lau fitxa lerro batean ipintzea.

Helburua: Sortu 4 fitxako lerro bat, horizontalki (etzanda), bertikalki (zutik) edo diagonalki.

Eskuliburua: Jokatu lagun baten aurka. Txandaka, egin klik fitxa jaregin nahi duzun marran. 4 fitxako marra bat osatzen duen lehenengo jokalaria irabazle.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker-gezia: fitxa ezkerrera eramatea
  • Eskuin-gezia: fitxa eskuinera eramatea
  • Zuriunea edo behera-gezia: fitxa jaregitea
Letra errazak
icon gletters.svg difficulty level 2
screenshot gletters

computer keyboard reading letters gletters

Holger Kaelberer & Timothée Giet

Azalpena: Tekleatu erortzen ari diren letrak lurrera iritsi aurretik.

Helburua: Letrak, pantailakoak eta teklatukoak, elkartzea.

Eskuliburua: Tekleatu erortzen ari diren letrak lurrera iritsi aurretik.
Letra larriak eta xeheak elkartzeko oroimen jokoa
icon memory-case-association.svg difficulty level 2
screenshot memory-case-association

reading letters memory-case-association

Aman Kumar Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu letra beraren adierazpen larria eta xehea aurkitzeko.

Aurretiko betekizuna: Alfabetoak ezagutzea.

Helburua: Ikasi letra larriak eta xeheak, oroimena.

Eskuliburua: Karta bakoitzak letra bat ezkutatzen du, larria edo xehea. Letra beraren adierazpen larria eta xehea elkartu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Letra larriak eta xeheak elkartzeko oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-case-association-tux.svg difficulty level 2
screenshot memory-case-association-tux

reading letters memory-case-association-tux

Aman Kumar Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu letra beraren irudikapen larria eta xehea aurkitzeko, Tux-en aurka jokatuz.

Aurretiko betekizuna: Alfabetoak ezagutzea.

Helburua: Ikasi letra larriak eta xeheak, oroimena.

Eskuliburua: Karta bakoitzak letra bat ezkutatzen du, larria edo xehea. Letra beraren adierazpen larria eta xehea elkartu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Letra zein hitzetan
icon letter-in-word.svg difficulty level 2
screenshot letter-in-word

reading words letter-in-word

Akshat Tandon & Timothée Giet

Azalpena: Letra bat idazten da. Hitz batzuk azaltzen dira, eta letra horiek dituzten hitza(k) aurkitu behar dituzu.

Aurretiko betekizuna: letreiatzea, letrak ezagutza.

Helburua: Aukeratu emandako letra duten hitz guztiak.

Eskuliburua: Letra bat azaltzen du hegazkinak daraman banderak. Hautatu letra hori duten zerrendako hitz guztiak, eta ondoren, sakatu «Ados» botoia.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea: elementu bat hautatzea
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Letrak marraztea
icon drawletters.svg difficulty level 1
screenshot drawletters

reading letters drawletters

Nitish Chauhan & Timothée Giet

Azalpena: Lotu puntuak letrak marrazteko.

Helburua: Ikasi letrak era dibertigarri batean marrazten.

Eskuliburua: Marraztu letrak, puntuak ordena egokian lotuz.
Letrak ordenatzea
icon ordering_alphabets.svg difficulty level 2
screenshot ordering_alphabets

reading letters ordering_alphabets

Rudra Nil Basu , Harsh Kumar & Timothée Giet

Azalpena: Antolatu emandako letrak hurrenkera alfabetikoan edo haren alderantzizkoan, eskatutakoaren arabera.

Aurretiko betekizuna: Irakurketa.

Helburua: Ikasi hurrenkera alfabetikoa.

Eskuliburua: Letra batzuk ematen zaizkizu. Arrastatu eta jaregin itzazu goiko eremura, hurrenkera alfabetikoan edo alderantzizkoan, eskatu bezala.
Louis Brailleren historia
icon louis-braille.svg difficulty level 4
screenshot louis-braille

sciences history louis-braille

Arkit Vora & Timothée Giet

Azalpena: Birpasatu braille sistemaren asmatzailearen data nagusiak.

Eskuliburua: Irakurri Louis Brailleren historia, bere biografia, eta braille sistemaren asmakizuna. Egin klik «aurreko» eta «hurrengo» botoietan historiako orrien artean mugitzeko. Bukaeran, ordena sekuentzia hurrenkera kronologikoan.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: elementu bat hautatu eta bere kokalekua aldatzea

Merituak: Louis Brailleri buruzko bideoa: <https://www.youtube.com/watch?v=9bdfC2j_4x4>
Lurreratze ziurra
icon land_safe.svg difficulty level 4
screenshot land_safe

sciences experiment land_safe

Matilda Bernard (Gtk+), Holger Kaelberer (Qt Quick) & Timothée Giet

Azalpena: Pilotatu espazio-ontzia lurreratze eremu berderantz.

Helburua: Grabitateak sortutako azelerazioa ulertzea.

Eskuliburua: Espazio-ontziak jasaten duen grabitateak eragindako azelerazioa, planetaren masarekiko zuzenki proportzionala eta planetaren erdigunetik dagoen distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da. Beraz, planeta bakoitzarekin azelerazioa ezberdina izango da eta espazio-ontzia gerturatzen den heinean, azelerazioa handiagotu egingo da.

Lehenengo mailetan, erabili gora/behera teklak bultzada kontrolatzeko eta eskuina/ezkerra teklak noranzkoa kontrolatzeko. Ukimen-pantailetan suziria kontrolatu dezakezu horretarako dauden pantailako botoien bidez.

Maila altuagoetan, eskuina/ezkerra teklak erabil ditzakezu espazio-ontzia biratzeko. Espazio-ontzia biratuz, gora/behera teklak erabiliz azelerazio ez-bertikal bat eragin dezakezu.

Lurreratzeko plataforma berde dago, zure abiadura, lurreratzeko segurua denean.

Eskuin ertzeko azelerometroak zure suziriaren azelerazio bertikala erakusten du, indar grabitazionala barne. Azelerometroaren goiko azalera berdean, zure azelerazioa indar grabitazionala baino handiagoa da, beheko azalera gorrian txikiagoa, eta erdiko azalera horiko oinarri-lerro urdinean bi indarrek elkar anulatzen dute.

Teklatu bidezko agintea:
  • Gora eta behera geziak: atzeko motorraren bultzada kontrolatzea
  • Ezker eta eskuin geziak: lehenengo mailan, mugitu alboetara; maila altuagoetan, biratu espazio-ontzia
Magoaren kapela
icon magic-hat-plus.svg difficulty level 2
screenshot magic-hat-plus

math arithmetic magic-hat-plus

Thib ROMAIN & Timothée Giet

Azalpena: Zenbatu zenbat izar dauden kapela magikoaren azpian.

Aurretiko betekizuna: Batuketak.

Helburua: Ikasi batuketak egiten.

Eskuliburua: Egin klik kapelan hura irekitzeko. Zenbat pastu ziren haren azpira? Zenbatu arretaz. Egin klik beheko eremuan zure erantzuna sartzeko eta «Ados» botoiari erantzuna baliozkotzeko.
Magoaren kapela
icon magic-hat-minus.svg difficulty level 2
screenshot magic-hat-minus

math arithmetic magic-hat-minus

Thibaut ROMAIN & Timothée Giet

Azalpena: Kalkulatu zenbat izar dauden kapela magikoaren azpian.

Aurretiko betekizuna: Kenketak.

Helburua: Ikasi kenketak egiten.

Eskuliburua: Egin klik kapelan hura irekitzeko. Izarrak barrura doaz eta gutxi batzuk ihes egiten dute. Kapela azpian zenbat izar gelditzen diren kalkulatu behar duzu. Egin klik beheko eremuan zure erantzuna sartzeko eta Ados botoiari hura baliozkotzeko.
Maneiatu ubideko uhate bat
icon canal_lock.svg difficulty level 2
screenshot canal_lock

sciences experiment canal_lock

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Tux-ek arazoak ditu, bere txalupa ubidean zehar eraman behar du. Lagundu Tux-i eta aurkitu ubide bat nola dabilen.

Helburua: Ubide bateko uhatea bat nola dabilen ulertzea.

Eskuliburua: Ubideko uhateaz arduratzen zara. Ireki ateak eta uhateak ordena egokian, Tux-ek ateak zeharkatu eta bi noranzkoetan bidaiatu ahal izan dezan.
Margo koloreen nahasketa
icon color_mix.svg difficulty level 4
screenshot color_mix

sciences experiment color color_mix

Stephane Mankowski & Timothée Giet

Azalpena: Ezagutu margo koloreen nahasketa.

Helburua: Nahastu oinarrizko koloreak emandako kolorearekin bat etortzeko.

Eskuliburua: Jarduera honek oinarrizko margo koloreak nahastea nola dabilen erakusten du (nahasketa kentzailea).

Margoek eta tintek jasotzen duten argiaren kolore ezberdinak xurgatzen dituzte, ikusten duzunetik haiek kenduz. Zenbat eta tinta gehiago gehitu, orduan eta argi gehiago xurgatzen da, eta emaitza kolorea ilunagoa bihurtzen da. Hiru oinarrizko koloreak nahastu ditzakegu kolore berri ugari lortzeko. Margoetako/tintetako oinarrizko koloreak, cyan (urdinaren ñabardura berezi bat), magenta (arrosaren ñabardura berezi bat), eta horia dira.

Kolorea aldatzeko, mugitu pintura-hodietako graduatzaileak edo egin klik + eta - botoiei. Ondoren egin klik «Ados» botoiari zure erantzuna baliozkotzeko.
Marrazteko ariketa erraz bat
icon simplepaint.svg difficulty level 1
screenshot simplepaint

fun simplepaint

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Sortu zure marrazki propioa.

Helburua: Sormen-trebetasuna hobetzea.

Eskuliburua: Aukeratu kolore bat eta margotu laukizuzenak nahi duzun marrazkia osatzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: margotzea
  • Tab: kolore hautatzailearen eta margotzeko eremuaren artean aldatzea
Monumentuak esploratu
icon explore_monuments.svg difficulty level 3
screenshot explore_monuments

sciences geography explore_monuments

Ayush Agrawal & Timothée Giet

Azalpena: Mundu osoko monumentuak esploratu.

Aurretiko betekizuna: Monumentu ezberdinei buruzko ezagutza.

Helburua: Ikasi mundu osoko hainbat monumenturi buruz eta gogoratu haien kokapena.

Eskuliburua: Egin klik lekuetan monumentuei buruz ikasteko eta ondoren kokatu itzazu mapan.

Merituak: Wikipediatik hartutako argazkiak.
  • "Chichen Itza 3" by Daniel Schwen (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Chichen_Itza_3.jpg), CC BY-SA 4.0
  • "1 cristor redentor 2014" by Chensiyuan (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:1_cristor_redentor_2014.jpg), CC BY-SA 4.0
  • "Taj Mahal, Agra, India" by Yann (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Taj_Mahal,_Agra,_India.jpg), CC BY-SA 4.0
Mosaikoa berreraiki
icon mosaic.svg difficulty level 1
screenshot mosaic

puzzle mosaic

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Jarri elementu bakoitza adibidean dagoen leku berdinean.

Eskuliburua: Aurrena, hautatu zerrendako elementu bat, ondoren, egin klik mosaikoko puntu batean elementua jartzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: azalera baten barruan nabigatzea
  • Zuriunea edo sartu: elementu bat hautatzea edo kokatzea
  • Tab: nabigatu elementu-zerrendaren eta mosaikoaren artean
Mugitu sagua edo ukitu pantaila
icon erase.svg difficulty level 1
screenshot erase

computer mouse erase

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Mugitu sagua edo ukitu pantaila azalera ezabatu eta atzeko irudia estalgabetzeko.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilpena.

Helburua: Mugimenduen koordinazio.

Eskuliburua: Mugitu sagua edo ukitu pantaila blokeen gainean haiek guztiak desagerrarazteko.

Merituak:
  • "Alpaca" by Dietmar Rabich / Wikimedia Commons (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:D%C3%BClmen,_B%C3%B6rnste,_Alpakas_--_2020_--_5338.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Pollinationn" by aussiegall (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Pollinationn.jpg), CC BY 2.0, changes: cropping, sharpening
  • "Butterfly" by © 2014 Jee & Rani Nature Photography (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Parantica_aglea_at_Nayikayam_Thattu.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: non-linear rescaling, cropping, sharpening
  • "Calf" by Basile Morin (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Close-up_photograph_of_a_calf%27s_head_looking_at_the_viewer_with_pricked_ears_in_Don_Det_Laos.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Camels" by Alexandr frolov (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Camelus_bactrianus_in_western_Mongolia_02.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Caterpillar" by Ivar Leidus (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Papilio_machaon_-_Daucus_carota_-_Keila.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Chamaeleo chamaeleon Samos Griechenland" by Benny Trapp (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:BennyTrapp_Chamaeleo_chamaeleon_Samos_Griechenland.jpg), CC BY 3.0, changes: cropping, sharpening
  • "Cheetah" by Charles J. Sharp (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Cheetah_(Acinonyx_jubatus)_female_2.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Dolphin" by טל שמע (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Eilat_Dolphin_Reef_(3).jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening, removed a few spots
  • "Flying fox" by Andrew Mercer (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Grey_headed_flying_fox_-_AndrewMercer_IMG41848.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening, removed a few spots
  • "Hylobates lar - Kaeng Krachan WB" by JJ Harrison (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Hylobates_lar_-_Kaeng_Krachan_WB.jpg), CC BY 3.0, changes: cropping
  • "Goat" by JoachimKohlerBremen (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Walliser_Schwarzhalsziege,_Belalp_2014.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Gorilla" by Charles J. Sharp (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Mountain_gorilla_(Gorilla_beringei_beringei)_female_2.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Gosling" by Stephan Sprinz (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Graugans-G%C3%B6ssel_(anser_anser)_im_Naturschutzgebiet_Wagbachniederung.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Heron" by Stephan Sprinz (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Purpurreiher_(ardea_purpurea)_im_Flug_-_NSG_Wagbachniederung_1.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping
  • "Horse" by Eatcha (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Zaniskari_Horse_in_Ladakh.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "A posing kitten" by GalgenTX (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:A_posing_kitten_(Flickr).jpg), CC BY 2.0, changes: cropping, colour adjustment, sharpening
  • "Long nosed monkey" by Charles J. Sharp (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Proboscis_monkey_(Nasalis_larvatus)_female_and_baby.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Macaque" by PJeganathan (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Bonnet_macaques_in_anaimalai_hills_JEG2730.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Meerkats" by Charles J. Sharp (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Meerkat_(Suricata_suricatta)_Tswalu.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Northern harrier" by Frank Schulenburg (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Female_northern_harrier_in_flight-1142.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Nubian ibex" by Rhododendrites (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Juvenile_Nubian_ibex_in_Mitzpe_Ramon_(40409).jpg), CC BY-SA 4.0, changes: non-linear rescaling, cropping, sharpening
  • "Penguin" Photo: Gordon Leggett / Wikimedia Commons (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:2019-03-03_Chinstrap_penguin_on_Barrientos_Island,_Antarctica.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: non-linear rescaling, cropping, sharpening
  • "Rhinoceros" by Charles J. Sharp (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Indian_rhinoceros_(Rhinoceros_unicornis)_4.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Spoonbills" by Ryzhkov Sergey (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:%D0%9A%D0%BE%D1%81%D0%B0%D1%80%D1%96_%D0%B2_%D0%B4%D0%B5%D0%BB%D1%8C%D1%82%D1%96_%D0%94%D1%83%D0%BD%D0%B0%D1%8E.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Squirrel" by Роман Наумов (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:%D0%91%D1%96%D0%BB%D0%BA%D0%B0_%D0%BD%D0%B0_%D0%B4%D0%B5%D1%80%D0%B5%D0%B2%D1%96_%D0%B2_%D0%B4%D0%B5%D0%BD%D0%B4%D1%80%D0%BE%D0%BF%D0%B0%D1%80%D0%BA%D1%83_%D0%9E%D0%BB%D0%B5%D0%BA%D1%81%D0%B0%D0%BD%D0%B4%D1%80%D1%96%D1%8F.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Swans" by Charles J. Sharp (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Mute_swans_(Cygnus_olor)_and_cygnets.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
  • "Toucan" by LG Nyqvist (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Pteroglossus_torquatus_Costa_Rica.jpg), CC BY-SA 4.0, changes: cropping, sharpening
Munduko animaliak esploratu
icon explore_world_animals.svg difficulty level 4
screenshot explore_world_animals

sciences experiment explore_world_animals

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: Munduko animaliei buru ikasi, datu interesgarriak eta haien kokapena mapan.

Helburua: Ikasi mundu osoko hainbat animalia basatiei buruzkoak eta gogoratu non bizi diren.

Eskuliburua: Bi maila daude joko honetan.

Lehenengo mailan, jokalariek animalia bakoitza pantailan esploratu dezakete. Egin klik galdera-ikurrean eta animaliari buruzkoak, bere izena zein den, eta zein itxura duen. Informazio hau ondo ikasi, 2. mailan proba egingo zaizulako.

Bigarren mailan, ausaz, testu bat azalduko da eta harekin bat datorren animaliari klik egin behar diozu.
Munduko musika esploratu
icon explore_world_music.svg difficulty level 4
screenshot explore_world_music

discovery music explore_world_music

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: Ikasi munduko musikari buruz.

Helburua: Munduan dagoen musika mota ezberdinen inguruko ezaguera hobea garatu.

Eskuliburua: Hiru maila daude jarduera honetan.

Lehenengo mailan, goza ezazu mundu osoko musika esploratzen. Egin klik maletetako bakoitzean inguruko musikari buruzkoak ikasteko, eta entzun lagin labur bat. Ondo ikasi, 2. eta 3. mailetan proba egingo zaizulako.

Bigarren mailan musika lagin bat entzungo duzu, eta musika horri dagokion kokalekua hautatu behar duzu. Egin klik jotzeko botoian musika berriz entzuteko.

Hirugarren mailan, pantailako testu deskribapenari dagokion kokalekua hautatu behar duzu.

Merituak: Irudien jatorria http://commons.wikimedia.org/wiki, http://archive.org
  • "Onalaska-Practice6" by Tom Harpel (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Onalaska-Practice6.jpg), CC BY 2.0
  • "Australia Aboriginal Culture 009" by Steve Evans (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Australia_Aboriginal_Culture_009.jpg), CC BY 2.0
  • "Lunny irvine o flynn glackin" by candyschwartz (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Lunny_irvine_o_flynn_glackin.jpg), CC BY 2.0
  • "08-rock-n-roll" by Karel Schmiedberger (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:08-rock-n-roll.ogg), CC BY 3.0
  • "The Wind that Shakes the Barley" by peakfiddler (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:The_Wind_that_Shakes_the_Barley.ogg), CC BY 3.0
Musika-tresnak
icon instruments.svg difficulty level 4
screenshot instruments

discovery music instruments

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Musika-tresna egokian sakatu.

Helburua: Musika-trenak ezagutzen ikasi.

Eskuliburua: Klik egin musika-tresna egokiari.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: elementu bat hautatzea
  • Tab: musika-tresnaren soinua errepikatzea
Oreka kaxa
icon balancebox.svg difficulty level 2
screenshot balancebox

mobile fun balancebox

Holger Kaelberer & Timothée Giet

Azalpena: Gidatu bola ateraino kaxa okertuz.

Helburua: Trebatu motrizitatea eta oinarrizko zenbatzea.

Eskuliburua: Nabigatu bola ateraino. Kontuz ibili ez dadin zuloetara erori ez dadin. Kutxako zenbakitutako kontaktu botoiak ordena egokian ukitu behar dira atea giltzapetik askatzeko. Bola mugitu dezakezu zure gailu mugikorra okertuz. Mahaigaineko plataformatan erabili gezi-teklak okertzea simulatzeko.

Jarduera-ezarpenak menuan «barneratuta» duen maila-multzo lehenetsiaren eta zuk zeuk («erabiltzaileak») definitu dezakezun baten artean aukera dezakezu. Maila-multzo bat sortzeko, hautatu «erabiltzailea» maila-multzoa eta abiatu maila-editorea dagokion botoiari klik eginez.

Maila editorean zure maila propioak sor ditzakezu. Hautatu alboan dauden editatzeko tresnetako bat, editorean, unean aktibo dagoen maparen gelaxkak aldatzeko:
  • Gurutzea: maparen gelaxka bat osorik ezabatzea
  • Horma horizontala: gelaxka bateko beheko ertzean horma horizontal bat gehitzea/kentzea
  • Horma bertikala: gelaxka bateko eskuin ertzean horma bertikal bat gehitzea/kentzea
  • Zuloa: gelaxka batean zulo bat gehitzea/kentzea
  • Bola: ezarri bolaren hasierako kokalekua
  • Atea: atearen kokalekua finkatzea
  • Kontaktua: kontaktu-botoi bat gehitzea/kentzea. Biratze-koadroarekin kontaktu baten balioa doi dezakezu. Mapa batean ezin da ezarri balio bera behin baino gehiagotan.
Tresna guztiek (garbitzeko tresnak ezik) bakoitzak dagokion elementuatxandakatzen du klikatutako gelaxkan: Elementu bat ipin daiteke hutsik dagoen gelaxka batean klik eginez, eta gelaxka berean tresna berarekin berriz klik eginda, atzera kendu daiteke.

Aldatutako maila bat proba dezakezu editore ikuspegiaren alboko «Proba» botoian klik eginez. Proba modutik itzul zaitezke barrako etxea-botoian klik eginez edo teklatuko «ihes» tekla edo zure gailu mugikorreko «atzera-botoia» sakatuz.

Editorean editatzen ari zaren maila alda dezakezu barran dauden gezien botoiak erabiliz. Editorera itzultzean, uneko maila editatzen jarrai dezakezu eta berriz ere proba dezakezu beharrezkoa bada.Zure maila osatuta dagoenean fitxategi batean gorde dezakezu alboko «Gorde» botoiari klik eginez.

Jarduera-ezarpenetara itzultzeko, egin klik barran dagoen etxeko-botoian edo sakatu «Ihes» teklatuan edo «atzera» botoia zure gailu mugikorrean.

Azkenik, zure maila-multzoa zamatzeko, egin klik «Zamatu gordetako mailak» botoiari.
Orekatu balantza era egokian
icon scalesboard.svg difficulty level 2
screenshot scalesboard

math measures scalesboard

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Pisu batzuk arrastatu eta jaregin balantza orekatzeko.

Helburua: Buruz kalkulatzea, berdintasun aritmetikoa.

Eskuliburua: Balantza orekatzeko, mugitu pisu batzuk ezker edo eskuin aldera (maila altuagoetan). Pisuak edozein ordenan antolatu daitezke.
Orekatzea, unitateen Nazioarteko Sistema erabiliz
icon scalesboard_weight.svg difficulty level 4
screenshot scalesboard_weight

math measures scalesboard_weight

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Masa batzuk arrastatu eta jaregin balantza orekatzeko eta pisua kalkulatzeko.

Helburua: Buruz kalkulatzea, berdintasun aritmetikoa, unitate bihurketa.

Eskuliburua: Balantza orekatzeko, mugitu masa batzuk ezker edo eskuin aldera (maila altuagoetan). Edozein ordenan antolatu daitezke. Kontuan izan masen pisu eta unitateak, gogoratu kilogramo (kg) bat 1000 gramo (g) direla.
Orekatzea, unitateen Sistema Inperiala erabiliz
icon scalesboard_weight_avoirdupois.svg difficulty level 4
screenshot scalesboard_weight_avoirdupois

math measures scalesboard_weight_avoirdupois

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Masa batzuk arrastatu eta jaregin balantza orekatzeko eta pisua kalkulatzeko.

Helburua: Buruz kalkulatzea, berdintasun aritmetikoa, unitate bihurketa.

Eskuliburua: Balantza orekatzeko, mugitu pisu batzuk ezker edo eskuin aldera (maila altuagoetan). Edozein ordenan antolatu daitezke. Kontuan izan masen pisu eta unitateak, gogoratu libra bat (lb) 16 ontza (oz) direla.
Oroimen jokoa irudiekin
icon memory.svg difficulty level 1
screenshot memory

fun memory memory

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu bat datozen bikotekideak aurkitzeko.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilpena.

Helburua: Trebatu zure oroimena eta desagerrarazi karta guztiak.

Eskuliburua: Karta bakoitzaren ifrentzuan irudi bat dago, eta karta bakoitzak irudi berdin-berdina duen biki bat dauka. Egin klik karta batean ezkutatzen duen irudia ikusteko, eta saiatu bikiak parekatzen. Aldiko bi karta baino ezin dituzu biratu, beraz gogoan izan beharko duzu irudi bakoitza non dagoen, bere bikiaren bila ari zaren bitartean. Bikiak topatzen dituzunean, biak desagertuko dira.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea

Merituak:
  • "Card Flip" by f4ngy, (https://freesound.org/people/f4ngy/sounds/240776/), CC BY 3.0
Osatu buruhaustekoa
icon babyshapes.svg difficulty level 1
screenshot babyshapes

computer babyshapes

Pulkit Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Arrastatu eta jaregin formak dagozkien jomugetan.

Eskuliburua: Osatu buruhaustekoa alboko pieza bakoitza dagokion hutsunera arrastatuz.

Merituak: Txakurra Andre Connes-ek hornitu du eta GPL lizentzia erabiliz argitaratu da
Penalti jaurtiketa
icon penalty.svg difficulty level 1
screenshot penalty

computer mouse penalty

Stephane Mankowski & Timothée Giet

Azalpena: Puntuatzeko egin klik bikoitza edo tak bikoitza atearen edozein albotan.

Eskuliburua: Egin klik bikoitza edo tak bikoitza atearen alde batean baloia jotzeko. Saguaren ezker, eskuin edo erdiko botoiari klik bikoitza egin diezaiokezu. Klik bikoitza behar bezain azkar egiten ez baduzu, Tux-ek baloia harrapatuko du. Klik egin behar diozu hasierako lekura eramateko.
Perpausak ordenatzea
icon ordering_sentences.svg difficulty level 2
screenshot ordering_sentences

reading words ordering_sentences

Harsh Kumar , Emmanuel Charruau & Timothée Giet

Azalpena: Emandako hitzak antolatzea esanahia duen perpausa bat eratzeko.

Aurretiko betekizuna: Irakurketa.

Helburua: Ordenatu hitzak esanahia duen perpausa bat eratzeko.

Eskuliburua: Hitz batzuk ematen zaizkizu. Arrastatu eta jaregin itzazu goiko eremura esanahia duen perpausa bat eratzeko.
Pianoa jotzea
icon play_piano.svg difficulty level 1
screenshot play_piano

discovery music play_piano

Aman Kumar Gupta & Timothée Giet

Azalpena:

Aurretiko betekizuna: Musika notazioaren eta pentagramaren ezagutza.

Helburua: Ulertu pianoko teklatuak musika, pentagraman idatzi bezala, nola jo dezakeen.

Eskuliburua: Nota batzuk pentagraman jotzen dira. Egin klik pentagramako notekin bat datozen teklatuko teklei.
1etik 5era arteko mailetan Sol klabeko notekin trebatuko zara eta 6tik 10era arteko mailetan Fa klabeko notekin trebatuko zara.

Teklatu bidezko agintea:
  • Zuriunea: jotzea
  • Digituak 1 -> 7: tekla zuriak
  • F2 -> F7: tekla beltzak
  • Atzera-tekla edo ezabatu: desegitea

Merituak: Sintetizatzailearen jatorrizko kodea hemengoa da, https://github.com/vsr83/miniSynth
Pianorako konposizioa
icon piano_composition.svg difficulty level 2
screenshot piano_composition

discovery music piano_composition

Aman Kumar Gupta & Timothée Giet

Azalpena: Ikasi pianoko teklatua nola dabilen, eta notak pentagrama batean nola idazten diren.

Aurretiko betekizuna: Notak izendatzeko konbentzioen ezagutza.

Helburua: Garatu musika konposatzearen gaineko ulermena, eta piano teklatu baten bidez musika sortzeko interesa handitu. Jarduera honek musikaren funtsezko alderdi asko hartzen ditu, baina askoz ere gehiago dago musika konposatzearen inguruan esploratzeko. Jarduera hau gozatu bai baina tresna aurreratuagoa nahi baduzu, saia zaitez Minuet zama-jaisten (https://minuet.kde.org/), musika heziketarako sorburu irekiko software bat da, edo MuseScore (https://musescore.org), sorburu irekiko musika-notazio tresna.

Eskuliburua: Jarduera honek hainbat maila ditu, maila bakoitzak aurrekoarekiko funtzionalitateak gehitzen ditu.
  • 1. maila: Pianoko teklatuaren oinarriak (tekla zuriak bakarrik), non erabiltzaileek koloretako tekla laukizuzenei klik eginez musika idazten esperimentatu dezaketen.
  • 2. maila: Musika-klabea Fa klabera aldatzen da, beraz, notak aurreko mailan baino baxuagoak dira.
  • 3. maila: Sol eta Fa klabeen artean aldatzeko aukera, tekla beltzak gehitzen dira (diese teklak).
  • 4. maila: Bemolen notazioa erabiltzen da teka beltzetan.
  • 5. maila: Nota baten iraupena hautatzeko aukera (borobil, zuri, beltz, kortxea notak).
  • 6. maila: Isiluneak gehitzen dira (borobil, zuri, beltz, kortxea isiluneak).
  • 7. maila: Gorde zure konposaketak eta zamatu aurrez definitutako edo gordetako doinuak.
Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak 1 -> 7: tekla zuriak
  • F2 -> F7: tekla beltzak
  • Zuriunea: jotzea
  • Ezker- eta eskuin-geziak: teklatuko zortziduna aldatzea
  • Atzera-tekla: desegitea
  • Ezabatu: hautatutako nota edo guztia ezabatzea

Merituak: Sintetizatzailearen jatorrizko kodea hemengoa da, https://github.com/vsr83/miniSynth
Posizioak
icon positions.svg difficulty level 3
screenshot positions

discovery logic positions

Mariam Fahmy & Timothée Giet

Azalpena: Aurkitu haurrak kutxarekiko duen posizioa.

Aurretiko betekizuna: Irakurtzen daki.

Helburua: Objektu baten posizio erlatiboa deskribatzea.

Eskuliburua: Haur bat eta kutxa bat irudikatzen dituzten irudiak ikusiko dituzu. Haurrak kutxarekiko duen posizioa aztertu eta erantzun zuzena hautatu behar duzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako erantzuna balioztatzea
Praktikatu batuketak punteria joko baten bidez
icon target.svg difficulty level 2
screenshot target

math addition arithmetic target

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Itua jo eta zenbatu zure puntuak.

Aurretiko betekizuna: Sagua mugitzen daki, zenbakiak irakurtzen daki eta lehenengo mailarako 15 arte zenbatu dezake.

Helburua: Itu batera dardoak bota eta puntuazioa zenbatu.

Eskuliburua: Ituaren abiadura eta norabidea egiaztatu, eta egin klik gainean dardoa abiarazteko. Zure dardo guztiak bota dituzunean, zure puntuazioa zenbatzea eskatuko zaizu. Sartu puntuazioa teklatu bidez.
Sudoku, kokatu ikurrak sareta batean errepikatu gabe
icon sudoku.svg difficulty level 4
screenshot sudoku

discovery logic sudoku

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: Ikurrak ez dira errepikatu behar, errenkada batean, zutabe batean, eta (definitzen bada) eskualde bakoitzean.

Aurretiko betekizuna: Buru-hausgarria osatzeko pazientzia eta gaitasun logikoa behar dira.

Helburua: Buru-hausgarriaren helburua da, lauki-sarearen gelaxka bakoitzean 1etik 9ra bitarteko zenbaki edo ikur bat sartzea. Sudoku ofizialean lauki-sarea 9×9-koa da, 3×3-ko azpi-taldeez osatua («eskualde» deiturikoak). GCompris-en bertsio errazagoekin hasten gara hastapen mailetan ikurrak erabiliz, eta eskualderik gabe. Kasu guztietan lauki-sarean hainbat ikur edo zenbaki agertzen dira gelaxka batzuetan («emanikoak»). Errenkada, zutabe eta eskualde bakoitzak ikur edo zenbaki bakoitzaren instantzia bakarra izan behar du (sorburua <https://en.wikipedia.org/wiki/Sudoku>).

Eskuliburua: Hautatu ezkerreko zenbaki edo ikur bat eta egin klik bere jomugako kokalekuan. GCompris-ek ez dizu utziko erantzun okerrik sartzen.
Super garuna
icon superbrain.svg difficulty level 2
screenshot superbrain

discovery logic superbrain

Holger Kaelberer & Timothée Giet

Azalpena: Tux-ek elementu batzuk ezkutatu ditu. Bila itzazu, ordena egokian.

Helburua: Tux-ek elementu batzuk ezkutatu ditu. Bila itzazu, ordena egokian.

Eskuliburua: Egin klik elementuetan erantzun zuzena aurkitu duzula uste duzun arte. Ondoren, egin klik «Ados» botoiari. Puntu beltz batek adierazten du elementu zuzena eta kokaleku zuzena aurkitu dituzula, aldiz puntu zuri batek adierazten du elementu zuzena aurkitu duzula, ez ordea kokapena. Maila baxuagotan, Tux-ek argibide bat ematen dizu, karratu beltz bat, elementu zuzena kokaleku zuzenean dagoenean, karratu zuri bat, elementu zuzena baino kokaleku okerrean dagoenean. 4. eta 8. mailetan elementu bera hainbat aldiz ezkutatuta egon daiteke.
Saguaren eskuineko botoia erabil dezakezu elementuak alderantzizko ordenan biratzeko, edo elementu hautatzailea zuzenean elementu bat hautatzeko. Sakatu elementu baten gainean bi segundoz, kokaleku horretan hautatu zen azken elementua automatikoki aukeratzeko. Egin klik bikoitza zure saiakeren historian aurrez hautatutako elementu batean, hura «zuzen» gisa markatzeko. Markatutako elementu horiek automatikoki hautatzen dira uneko eta etorkizuneko saiakeretan, harik eta, berriz ere, klik bikoitza eginez, marka kentzen diezun arte.
Tak bikoitza edo klik bikoitza
icon erase_2clic.svg difficulty level 2
screenshot erase_2clic

computer mouse erase_2clic

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Tak bikoitza edo klik bikoitza azalera ezabatu eta atzeko irudia estalgabetzeko.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilpena.

Helburua: Mugimenduen koordinazio.

Eskuliburua: Tak bikoitza edo saguarekin klik bikoitza blokeetan guztiak desagerrarazteko.
Tangram buru-hausgarri jokoa
icon tangram.svg difficulty level 3
screenshot tangram

puzzle tangram

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Helburua emandako forma eratzea da.

Aurretiko betekizuna: Saguaren erabilpena.

Helburua: Wikipedia, entziklopedia asketik. Tangram (txineraz literalki: «maltzurren zazpi taulak») buru-hausgarri txinatar bat da. Tangrama oso antzinakoa dela esaten den arren, bere existentzia 1800. urteaz geroztik besterik ez da egiaztatu. Tan izeneko 7 pieza ditu eta hauek elkartuz karratu bat sortzen dute. Pieza karratuaren alboa 1 unitate gisa erabiliz, 7 pieza hauek daude:
5 triangelu angeluzuzen isoszele, hiru neurritakoak:
- 2 neurri txikikoak (1eko katetoak)
- 1 neurri ertainekoa (2ren erro karratuko katetoak)
- 2 neurri handikoak (2ko katetoak)
1 karratua (1eko alboak) eta
1 paralelogramoa (1eko eta 2ren erro karratuko alboak)

Eskuliburua: Mugitu pieza bat hura arrastatuz. Simetria-botoia, onartzen duten elementuetan agertzen da. Egin klik biraketa-botoian edo arrastatu hautatutako pieza bere erdigunearekiko hura biratzeko. Aztertu «Haurtxo Tangram» jarduera Tangram erabiltzeko sarrerako errazago bat nahi baduzu.
Trenbideko jarduera
icon railroad.svg difficulty level 1
screenshot railroad

discovery logic railroad

Utkarsh Tiwari & Timothée Giet

Azalpena: Pantailaren goiko aldeko tren eredua berreraikitzea.

Helburua: Oroimena trebatzea.

Eskuliburua: Tren bat agertzen da segundo batzuetan. Berreraiki ezazu pantailaren goiko aldean, elementu egokiak arrastatuz. Kendu elementu bat erantzunen eremutik hura beherantz arrastatuz.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatu laginen eremuan eta erantzun-eremuan
  • Zuriunea: gehitu elementu bat laginen eremutik erantzun eremura, edo trukatu erantzunen eremuko bi elementu
  • Ezabatu edo Atzera-tekla: kendu hautatutako elementua erantzunen eremutik
  • Sartu edo Itzulbira: zure erantzuna bidaltzea
Tux-i atzerakoa eman
icon money_back.svg difficulty level 3
screenshot money_back

math money measures money_back

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Trebatu dirua erabiltzen Tux-i atzerakoa emanez.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzen daki.

Helburua: Tux-ek hainbat salgai erosi dizkizu eta bere dirua erakusten dizu. Atzerakoa itzuli behar diozu. Maila altuagoetan, hainbat salgai azaltzen dira, eta, aurrena, salneurri osoa kalkulatu behar duzu.

Eskuliburua: Egin klik pantailaren behealdeko txanponetan edo billeteetan, ordaintzeko. Txanpon bat edo billete bat kendu nahi baduzu, egiozu klik pantailaren goiko azaleran.

Teklatu bidezko agintea:
  • Ezker eta Eskuin geziak: azalera baten barruan nabigatzeko
  • Zuriunea edo Sartu: elementu bat hautatzea
  • Tab: nabigatu beheko eta goiko azalera artean
Uraren zikloa
icon watercycle.svg difficulty level 3
screenshot watercycle

sciences experiment watercycle

Sagar Chand Agarwal & Timothée Giet

Azalpena: Tux arrantza egitetik itzuli da bere ontzian. Aktibatu ur-sistema dutxa hartu ahal izan dezan.

Helburua: Ikasi uraren zikloa.

Eskuliburua: Egin klik elementu aktibo ezberdinen gainean: eguzkia, punpatze-estazioa, eta ur-araztegia, ur-sistema osoa berraktibatzeko. Sistema berriz martxan dagoenean eta Tux dutxan dagoenean, sakatu dutxako botoia bere ordez.
Urkabe joko klasikoa
icon hangman.svg difficulty level 5
screenshot hangman

keyboard reading words hangman

Rajdeep kaur & Timothée Giet

Azalpena: Igarri emandako hitzeko letrak.

Helburua: Hau ariketa egokia da irakurtzeko eta letreiatzeko abilezia hobetzeko.

Eskuliburua: Letrak pantailako alegiazko teklatua edo teklatu erreala erabiliz sar ditzakezu.

«Azaldu aurkitu beharreko irudia argibide gisa» aktibatuta badago, asmatu gabeko saiakera bakoitzean, hitza irudikatzen duen irudiaren zati bat erakutsiko da.

«Esan aurkitu beharreko hitzak...» aktibatuta badago, eta dagokion «ahotsa» erabilgarri badago, aurkitu beharreko hitza entzungo duzu hiru saiakera gelditzen direnean.
Urpeko ontzi bat pilotatzea
icon submarine.svg difficulty level 5
screenshot submarine

sciences experiment submarine

Rudra Nil Basu & Timothée Giet

Azalpena: Gidatu urpeko ontzia helmugaraino.

Aurretiko betekizuna: Mugitu eta egin klik sagua erabiliz, fisikaren oinarriak.

Helburua: Ikasi urpeko ontzi bat kontrolatzen.

Eskuliburua: Kontrolatu urpeko ontziaren atal ezberdinak (motorra, lasta-andelak eta urperatzeko lemak) helmugara iristeko.

Teklatu bidezko agintea:
Motorra
  • D edo eskuineranzko gezia: handiagotu abiadura
  • A edo ezkerreranzko gezia: txikiagotu abiadura
Lasta-andelak
  • W edo goranzko gezia: erdialdeko lasta-andelaren betetze-aldaketa
  • S edo beheranzko gezia: erdialdeko lasta-andelaren huste-aldaketa
  • R: ezkerraldeko lasta-andelaren betetze-aldaketa
  • F: ezkerraldeko lasta-andelaren huste-aldaketa
  • T: eskuinaldeko lasta-andelaren betetze-aldaketa
  • G: eskuinaldeko lasta-andelaren huste-aldaketa
Urperatzeko lemak
  • + : handiagotu urperatzeko lemen angelua
  • - : txikiagotu urperatzeko lemen angelua
Urre meatzaritza
icon mining.svg difficulty level 1
screenshot mining

computer mouse mining

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Erabili saguaren gurpila harkaitz-hormara hurbildu eta urrezko pipitak bilatzeko.

Aurretiko betekizuna: Sagua mugitzea eta klik egitea ezagutu beharko zenituzke.

Helburua: Ikasi saguaren gurpila edo zooma erabiltzen / atximur keinua zooma hurbiltzeko eta urruntzeko.

Eskuliburua: Harkaitz-hormara begira, distira bat ikus dezakezu nonbait. Hurbildu distira horretara eta erabili saguaren gurpila edo zoom egiteko keinua zooma gerturatzeko. Zoomaren maila handienera iritsi zarenean, urrezko pipita bat agertuko da distira dagoen lekuan. Egin klik urre-pipitari hura biltzeko.

Pipita bildu ondoren, erabili saguaren gurpila edo atximur-keinua zooma berriz aldentzeko. Zoomaren maila txikienera iristen zarenean, beste distira bat agertuko da, bildu beharreko hurrengo urrezko pipita erakutsiz. Bildu behar adina pipita maila osatzeko.

Pantailaren beheko eskuineko izkinan dagoen bagoiak, dagoeneko bildu dituzun pipiten eta maila honetan bildu beharrekoen guztizkoa adieraziko dizu.

Merituak: Eskerrak Tuxpaint taldeari ondoko soinuak GPL-aren babesean hornitzeagatik:
  • realrainbow.ogg - urre-pipita berri bat agertzen denean erabilia
  • metalpaint.wav - berriz nahastua eta urre-pipita bat biltzean erabilia
Xake-jokoaren amaiera
icon chess_partyend.svg difficulty level 6
screenshot chess_partyend

strategy chess_partyend

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Jokatu xake-jokoaren bukaera Tux-en aurka.

Eskuliburua: Jarduera honetan xake-jokoa ezagutuko duzu soilik joko baten bukaera jokatuz. Aukeratzen den pieza aukeratzen dela, hura mugitzeko jomugako aukerak azaltzen ditu, haurrei piezak nola mugitu daitezkeen ulertzen lagunduz.

Xake-matea azkarrago lor dezakezu arau erraz hauek jarraitzen badituzu:
Zure aurkariaren erregea izkinara bideratuz.
Azalpena: era honetan aurkariaren erregeak soilik 3 noranzkotan mugitzerik izango luke, kokaleku onenean izango lituzkeen 8en ordez.
'Tranpa bat prestatzea'. Erabili zure peoiak amu gisa.
Azalpena: era honetan zure aurkaria bere 'erosotasun-eremutik' ateratzera tentatuko duzu.
Har ezazu pazientzia.
Azalpena: Ez joan azkarregi, pazientzia izan. Emaiozu zeure buruari pentsatzeko denbora eta saia zaitez zure aurkariaren etorkizuneko mugimenduak aurreikusten, horrela bera harrapatu edo zure piezak bere erasoetatik babesteko.

Merituak: Xake motorra p4wn da <https://github.com/douglasbagnall/p4wn>.
Zatitzeko oroimen jokoa
icon memory-math-div.svg difficulty level 6
screenshot memory-math-div

math memory arithmetic memory-math-div

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu zatiketak haren emaitzarekin parekatzeko.

Aurretiko betekizuna: Zatiketak

Helburua: Trebatu zatiketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak zatiketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Zatiketak haien emaitzekin parekatu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Zatitzeko oroimen jokoa, Tux-en aurka
icon memory-math-div-tux.svg difficulty level 6
screenshot memory-math-div-tux

math memory arithmetic memory-math-div-tux

JB BUTET & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu zatiketa bat haren emaitzarekin parekatzeko, Tux-en aurka jokatuz.

Aurretiko betekizuna: Zatiketak.

Helburua: Trebatu zatiketak egiten.

Eskuliburua: Karta bakoitzak zatiketa bat edo emaitza bat ezkutatzen du. Zatiketak haien emaitzekin parekatu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Zenbaki bikoitiak eta bakoitiak
icon numbers-odd-even.svg difficulty level 2
screenshot numbers-odd-even

math numeration numbers-odd-even

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Mugitu helikopteroa zenbaki bikoitiak edo bakoitiak dituzten hodeiak harrapatzeko.

Helburua: Zenbaketan trebatzea.

Eskuliburua: Harrapatu zenbaki bakoitia edo bikoitia duten hodeiak ordena egokian. Teklatu bidez, erabili gezi-teklak helikopteroa mugitzeko. Gailu erakusle batekin, egin klik edo tak helburuko kokalekuan. Zein zenbaki harrapatu behar duzun jakiteko, hura gogoratu edo begiratu behean eskuin aldeko izkinan.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: helikopteroa mugitzea
Zenbaki erromatarrak
icon roman_numerals.svg difficulty level 4
screenshot roman_numerals

sciences history roman_numerals

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena:

Helburua: Ikasi zenbaki erromatarrak irakurtzen eta arabiarretara eta arabiarretatik bihurketak egin.

Eskuliburua: Zenbaki erromatarrak, antzinako Erroman sortu zen zenbatzeko sistema bat da, Europan osoan Erdi Aro berantiarrera arte erabili zena. Sistema honetan zenbakiak alfabeto latindarreko letra konbinazioak eginez adierazten dira.
Ikasi zenbaki erromatarrak irakurtzeko arauak eta trebatu zenbakiak arabiarrera eta arabiarretik bihurtzen. Egin klik «Ados» botoiari zure erantzuna baliozkotzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: tekleatu zenbaki arabiarrak
  • Letrak: tekleatu zenbaki erromatarrak (I, V, X, L, C, D eta M erabiliz)
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Zenbaki hamartarrak ikastea
icon learn_decimals.svg difficulty level 5
screenshot learn_decimals

math numeration learn_decimals

Mariam Fahmy & Timothée Giet

Azalpena: Zenbaki txikiekin hamartarrak ikasi.

Helburua: Ikas itzazu hamartarrak, zenbaki hamartarra irudikatzeko zenbat karratu behar diren zenbatuz.

Eskuliburua: Zenbaki hamartar bat agertzen da. Arrastatu gezia barraren zati bat hautatzeko, eta arrastatu barran hautatutako zatia eremu hutsera. Errepikatu urrats horiek jaregindako barra-kopurua erakutsitako zenbaki hamartarrari dagokion arte. Ondoren, egin klik «Ados» botoiari erantzuna baliozkotzeko.

Teklatu bidezko agintea:
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Zenbaki-segida
icon number_sequence.svg difficulty level 2
screenshot number_sequence

math numeration number_sequence

Emmanuel Charruau & Timothée Giet

Azalpena: Ukitu zenbakiak ordena zuzenean.

Helburua: Zenbatzen daki.

Eskuliburua: Marraztu irudia zenbaki bakoitzean ordena egokian klik eginez.
Zenbakiak Dominoekin
icon smallnumbers2.svg difficulty level 2
screenshot smallnumbers2

math numeration smallnumbers2

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Zenbatu dominoko zenbakia, lurrera iritsi aurretik.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzeko trebetasuna.

Helburua: Zenbatu zenbaki bat denbora mugatuan.

Eskuliburua: Tekleatu erortzen ari diren dominoetako bakoitzean ikusten duzun zenbakia.

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: tekleatu zure erantzuna
Zenbakiak dadoekin
icon smallnumbers.svg difficulty level 2
screenshot smallnumbers

computer keyboard math numeration smallnumbers

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Zenbatu dadoko puntu kopurua, hura lurrera iritsi aurretik.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzeko trebetasuna.

Helburua: Denbora mugatu batean, zenbatu puntu kopurua.

Eskuliburua: Tekleatu erortzen ari diren dadoetako bakoitzean ikusten duzun zenbakia.

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: tekleatu zure erantzuna
Zenbakiak marraztea
icon drawnumbers.svg difficulty level 1
screenshot drawnumbers

math numeration drawnumbers

Nitish Chauhan & Timothée Giet

Azalpena: Lotu puntuak 0tik 9ra arteko zenbakiak marrazteko.

Helburua: Ikasi zenbakiak era dibertigarri batean marrazten.

Eskuliburua: Marraztu zenbakiak puntuak ordena egokian lotuz.
Zenbakiak ordenan
icon planegame.svg difficulty level 2
screenshot planegame

math numeration planegame

Johnny Jazeix & Timothée Giet

Azalpena: Mugitu helikopteroa hodeiak hurrenkera egokian harrapatzeko.

Helburua: Zenbaketan trebatzea.

Eskuliburua: Harrapatu hodeiak txikitik handira. Teklatuarekin, gezi-teklak erabili helikopteroa mugitzeko. Gailu erakusle bat erabiliz gero, egin klik edo tak helburuko kokalekuan. Zein zenbaki harrapatu behar duzun jakiteko, hura gogoratu edo behean eskuin izkinan begiratu dezakezu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: helikopteroa mugitzea
Zenbakiak ordenatzea
icon ordering_numbers.svg difficulty level 2
screenshot ordering_numbers

math numeration ordering_numbers

Rudra Nil Basu , Emmanuel Charruau , Harsh Kumar & Timothée Giet

Azalpena: Antolatu emandako zenbakiak hurrenkera gorakorrean edo beherakorrean, eskatutakoaren arabera.

Aurretiko betekizuna: Zenbatzea.

Helburua: Zenbakiak konparatu.

Eskuliburua: Zenbaki batzuk ematen zaizkizu. Arrastatu eta jaregin itzazu goiko eremura, goranzko edo beheranzko hurrenkeran, eskatu bezala.
Zenbakien arteko batuketa
icon algebra_plus.svg difficulty level 3
screenshot algebra_plus

math addition arithmetic algebra_plus

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Trebatu zenbakien arteko batuketak egiten.

Aurretiko betekizuna: Batuketa errazak. Idatzizko zenbakiak ezagutzeko gai da.

Helburua: Ikasi bi zenbakiren arteko batuketa denbora tarte mugatuan egiten.

Eskuliburua: Batuketa bat azladuko da pantailan. Emaitza azkar aurkitu eta erabili zure ordenagailuko teklatua edo pantailako zenbakizko teklatua biderkadura tekleatzeko. Azkar ibili behar duzu eta erantzuna pinguinoak beraien globoekin lurreratu aurretik bidali behar dituzu!

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: tekleatu zure erantzuna
  • Atzera-tekla: ezabatu zure erantzuneko azken digitua
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Zenbakien arteko biderketa
icon algebra_by.svg difficulty level 3
screenshot algebra_by

math multiplication arithmetic algebra_by

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Trebatu biderketa eragiketak egiten.

Aurretiko betekizuna: Biderketa taulak, 1etik 10era.

Helburua: Ikasi denbora tarte mugatuan zenbakiak biderkatzen.

Eskuliburua: Biderketa bat azalduko da pantailan. Emaitza azkar aurkitu eta erabili zure ordenagailuko teklatua edo pantailako zenbakizko teklatua biderkadura tekleatzeko. Azkar ibili behar duzu eta erantzuna pinguinoak beraien globoekin lurreratu aurretik bidali behar dituzu!

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: tekleatu zure erantzuna
  • Atzera-tekla: ezabatu zure erantzuneko azken digitua
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Zenbakien arteko kenketa
icon algebra_minus.svg difficulty level 4
screenshot algebra_minus

math subtraction arithmetic algebra_minus

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Trebatu kenketa eragiketak egiten.

Aurretiko betekizuna: Zenbaki txikien arteko kenketa.

Helburua: Ikasi bi zenbakiren arteko kenketa denbora tarte mugatuan egiten.

Eskuliburua: Kenketa bat azalduko da pantailan. Emaitza azkar aurkitu eta erabili zure ordenagailuko teklatua edo pantailako zenbakizko teklatua biderkadura tekleatzeko. Azkar ibili behar duzu eta erantzuna pinguinoak beraien globoekin lurreratu aurretik bidali behar dituzu!

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: tekleatu zure erantzuna
  • Atzera-tekla: ezabatu zure erantzuneko azken digitua
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Zenbakien arteko zatiketa
icon algebra_div.svg difficulty level 6
screenshot algebra_div

math division arithmetic algebra_div

Sayan Biswas & Timothée Giet

Azalpena: Trebatu zatiketa eragiketak egiten.

Aurretiko betekizuna: Zenbaki txikien zatiketa.

Helburua: Aurkitu zatiketaren emaitza denbora tarte mugatuan.

Eskuliburua: Zatiketa bat azalduko da pantailan. Emaitza azkar aurkitu eta erabili zure ordenagailuko teklatua edo pantailako zenbakizko teklatua biderkadura tekleatzeko. Azkar ibili behar duzu eta erantzuna pinguinoak beraien globoekin lurreratu aurretik bidali behar dituzu!

Teklatu bidezko agintea:
  • Digituak: tekleatu zure erantzuna
  • Atzera-tekla: ezabatu zure erantzuneko azken digitua
  • Sartu: baliozkotu zure erantzuna
Zenbakitzeko oroimen jokoa
icon memory-enumerate.svg difficulty level 2
screenshot memory-enumerate

math numeration memory-enumerate

Bruno Coudoin & Timothée Giet

Azalpena: Kartak biratu zenbaki bat irudi batekin parekatzeko.

Helburua: Zenbatzeko trebakuntza, oroimena.

Eskuliburua: Karta bakoitzak, edo elementu kopuru bat duen irudi bat, edo zenbaki bat ezkutatzen du. Zenbakiak dagozkien irudiekin elkartu behar dituzu.

Teklatu bidezko agintea:
  • Geziak: nabigatzea
  • Zuriunea edo Sartu: hautatutako karta biratzea
Zenbatu bitarteak
icon reversecount.svg difficulty level 2
screenshot reversecount

math numeration reversecount

Emmanuel Charruau & Timothée Giet

Azalpena: Tux goseak dago. Lagundu iezaiozu arraina bilatzen, izotz-bloke egokiraino zenbatuz.

Aurretiko betekizuna: Dominoko zenbakiak irakurtzen daki.

Helburua: Tux goseak dago. Lagundu iezaiozu arraina bilatzen, izotz-bloke egokiraino zenbatuz.

Eskuliburua: Egin klik dominoaren gainean Tux eta arrainen artean dauden izotz puntuak erakusteko. Egin klik dominoan saguaren eskuineko botoiarekin atzeraka zenbatzeko. Amaitutakoan, egin klik Ados botoian edo sakatu Sartu tekla.
Zenbatu elementuak
icon enumerate.svg difficulty level 2
screenshot enumerate

math numeration enumerate

Thib ROMAIN & Timothée Giet

Azalpena: Jarri elementuak haiek zenbatzeko era egokienean.

Aurretiko betekizuna: Oinarrizko zenbaketa.

Helburua: Zenbaketan trebatzea.

Eskuliburua: Aurrena, antola itzazu elementuak haiek zenbatzeko era egokian. Ondoren, egin klik goiko ezkerreko erantzunen zerrendako elementu bati eta sartu dagokion erantzuna teklatua erabiliz.

Teklatu bidezko agintea:
  • Gora gezia: hurrengo elementua hautatzeko
  • Behera gezia: hautatu aurreko elementua
  • Digituak: sartu hautatutako elementuarentzako zure erantzuna
  • Sartu: Baliozkotu zure erantzuna («Baliozkotu erantzunak» aukera «Ados botoia» ezarrita badago)